Bailarako 78 lagunek parte hartuko dute "Hiru Handiak" ibilaldian

Maria Agirre 2004ko eka. 2a, 11:05
Egubakoitz eta zapatura bitarteko gauean abiatuko da "XIV. Hiru Handiak". Bailarako 78 lagunek egin du izenematea, 100 km dituen ibilaldia egiteko. Hasteko Aizkorrira, ondoren Anbotora, eta azkenik Gorbeiara igo beharko dute. Leintz-Gatzagatik pasako da ibilaldia.

Ekainaren 5ean, 00:00ean abiatuko da ibilaldia Zalduendotik, eta Otxandion bukatuko da. Debagoienetik ordezkaritza zabala izango da. Hona hemen herriz-herri partaidetza:

  • Leintz Gatzaga: 1
  • Eskoriatza: 10
  • Aretxabaleta: 11
  • Arrasate: 42
  • Bergara: 10
  • Antzuola: 2
  • Elgeta: 2

Aurten ere Manuel Iradier taldeak antolatu du Hiru Handiak ibilaldia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak