23 urteko kartzela zigorra egotzi dio epaileak Mendikuteri

Usoa Agirre 2004ko mai. 28a, 15:13
Dagoeneko esan du epaileak zenbat urteko kartzela zigorra bete beharko duen Aitor Mendikutek. 23 urteko kartzela zigorra bete beharko du Arrate Elkoro elgetarra hiltzeagatik eta tabako dendan lapurreta egiteagatik.

Hain zuzen ere, 20 urteko kartzela zigorra ezarri dio epaileak hilketagatik Aitor Mendikuteri eta 3 urtekoa lapurretagatik. Horrekin batera, kalte-ordaina eman beharko die Arrate Elkororen senitartekoei; 300.000 euroko kalte-ordaina.

Hilketa eta lapurreta

Joan den asteko asteazkenean eman zuen zinpeko-emaimahaiak bere sententziaren berri. Hilketa (asesinato) egotzi zion zinpeko epaimahaiak Mendikuteri, hilketa hori, gainera, alebosiaz eta krudelkeriaz (ensañamiento) egin zuela esan zuten. Lapurreta delitua ere egotzi zioten. Orain, epailearen erabakia etorri da eta 23 urteko kartzela zigorra bete beharko du Mendikutek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak