Emanaldiak honako egunotan izango dira:
- Maiatzak 25, martitzena: Eskoriatzako Luis Ezeiza aretoan, 17:00etan, Arizmendiko Almen guneko eta Luis Ezeizako 4. eta 5. mailako ikasleak.
- Maiatzak 26, eguaztena: Arrasateko Amaia Udal Antzokian, 18:00etan, La Merced, Arrasate Herri Eskola eta Gazteluondoko ikasleak.
- Ekainak 2, eguaztena: Arrasateko Amaia Udal Antzokian, 18:00etan, Gazteluondo eta Santa Teresako ikasleak.
- Ekainak 3, eguena: Aretxabaletako Kurtzebarri eskolan, 17:00etan, Kurtzebarri eta Arizmendiko Almen guneko ikasleak.
Ikasle hauek guztiok Ahozkotasuna eta bertsolaritza egitasmoan parte hartu dute. Egitasmo hori azken bi ikasturteotan gauzatu da.