Hilketa eta lapurreta egotzi dio zinpeko epaimahaiak Mendikuteri

Usoa Agirre 2004ko mai. 19a, 17:41
Hilketa (asesinato) egotzi dio zinpeko epaimahaiak Mendikuteri, hilketa hori, gainera, alebosiaz eta krudelkeriaz (ensañamiento) egin zuela esan dute. Lapurreta delitua ere egotzi diote. Aringarri bat ezarri diote epaiari; erasoaren unean Mendikuteren askatasuna partzialki asaldatuta zegoela adierazi dute eta anomalia psikiko arina duela.

Epai hori ikusirik fiskalak 20 urteko kartzela zigorra eskatu du hilketagatik eta 4 urteko kartzela zigorra lapurretagatik; 24 urteko kartzela zigorra guztira.

Akusazio partikularrak eta herri-akusazioak 22 urte eta sei hilabeteko kartzela zigorra eskatu dute hilketagatik eta lau urte eta sei hilabetekoa lapurretagatik; 27 urteko kartzela zigorra guztira.

Datorren astean emango du epaileak sententzia eta orduan jakingo da zenbat urteko kartzela zigorra izango duen Aitor Mendikutek.

Aho batez hartu du zinpeko epaimahaiak erabakia. Akusazio partikularraren eta herri-akusazioaren abokatuak pozik agertu dira berediktuarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak