Koldo Azkoitia aretxabaletarra Foru Diputatu izendatuko dute astelehenean

Nerea Zubiete 2004ko mar. 5a, 16:39
Lurralde Antolamendu eta Sustapenerako Saileko Foru Diputatu izendatuko dute astelehenean Koldo Azkoitia. Jose Ramon Beloki, oraingo diputatuaren lekua hartuko du Azkoitiak, Belokik martxoaren 14ko hauteskundeetan parte hartuko duelako.

Martxoaren 2an azaldu zuen Jose Ramon Beloki, oraingo Lurralde Antolamendu eta Sustapenerako Departamenduko Foru Diputatuak kargua utziko zuela. Arrazoia, martxoaren 14ko estatuko hauteskundeetan parte hartuko duela. Bere lekua Foru Aldundian Koldo Azkoitiak hartuko du eta horretarako Bidegi, autopistak kudeatzeko enpresan duen zuzendaritza kargua utziko du.

Ez da lehen aldia Koldo Azkoitiak ardura duen kargua hartu duena erakunde publikoetan. Azken 14 urtetan ardurak izan ditu, besteak beste, Aretxabaletako eta Leintz Gatzagako udaletxeetan eta Debagoieneko Mankomunitatean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak