Esperientzia Komunitarioen "Truke-Programa" V. edizioa

A. Leibar 2004ko mar. 3a, 11:25
Mundukide Fundazioak eta Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak (HUHEZI) antolatu dute Komunitate Garapenerako Esperientzien "Truke-Programa". V. edizioa izango da aurtengoa eta martxoan egingo da. Hamalau partaide etorriko dira Afrika, Amerika eta Asiatik. Truke-Programa"k lankidetzan oinarrituriko hartu-emanak bultzatzen ditu.

Elkartrukatzearen helburua Hirugarren Munduko errealitate Kooperatibo-Komunitarioak ezagutzea da batetik. Eta bestetik, Euskal Herriko, eta bereziki, Arrasateko Esperientzia Kooperatiboa erakustea.

Honduras, Txile, Ekuador, Filipinak, Argentina, Brasil, Kolonbia, Kuba, Mozanbike eta Guatemalatik etorritako 14 lider komunitario-kooperatibo izango dira hemen martxoko hilabete osoan zehar.

Truke-Programako partaideak:

  1. Lopez Jose Nery (Honduras): Bellavista Kooperatiba.
  2. Ramirez William Eduardo (Ecuador): Salinas Kooperatiba.
  3. Gonzalez Oña Luis Alfonso.(Ecuador): Salinas Kooperatiba.
  4. Baldoza Sarco Chone Evelyn (Filipinas): Josefa Segovia Fundazioa.
  5. Viluñir Aguayo Roxana Elisa (Chile): Pascual Coña Komunitatea.
  6. Serrano Espada Oscar fernando (Argentina): San Jose Providente Fundazioa.
  7. Daza Zulma Yasmin (Colombia): El Serrano Kooperatiba.
  8. Aguilar Perez Perfecto Israel (Cuba): Desembarco del Granma Koop.
  9. Panez Colillan Nayade (Chile): Cadeprom Kooperatiba.
  10. Dos Santos Selma (Brasil): M.S.T. Movimiento sin Tierra.
  11. Dos Santos Junior Gilberto (Brasil): M.S.T. Movimiento sin Tierra.
  12. Fafael Maria Victoria (Mozambike): Eskualdeko Garapen Integrala Programa (mundukide).
  13. Wiridiano Bonifacio (Mozambike): Eskualdeko Garapen Integrala Programa (mundukide).
  14. Mendoza Carrillo Miguel (Guatemala): Victoria R.L. Kooperatiba.

Bisita ugari

Ikastetxe eta lantegi ugari bisitatuko dituzte. Eskola Politeknikoan, HUHEZIn, Arizmendi Ikastolan eta Arantzazuko Artzai Eskolan izango dira, besteak beste.

Hauek dira martxoan zehar, "Truke-Programa"ko partaideek bisitatuko dituzten enpresatako batzuk: Erkop, Fagor (Garagartza, Ederlan eta Industrial), Eroski, Orkli, Bizkaigane, Lanki, Saiolan, Irizar, Lurlan Coop., Behi Alde. Gainera, Nafarroa eta Iparraldea ere bisitatuko dute. Goiena eta AED ezagutzeko aukera martxoaren 24ean izango dute.

Horretaz guztiaz gain, hitzaldiak eta mahainguruak izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak