Elkarrik 1.500 sinadura bildu nahi ditu zapatuan ibarrean

ArrasateIrratia 2004ko ots. 26a, 09:56
Bake konferentziaren aldeko sinadurak biltzen ari da azkenaldian Elkarri, baina datorren zapatuan Debagoieneko herri guztietan jarriko dituzte sinadurak biltzeko mahaiak. 1.500 sinadura lortu nahi dituzte ibarrean datorren zapatuan.

Aramaion eguakotx ilunkaran bilduko dituzte sinadurak baina gainontzeko herrietan zapatuan. Bestalde, domeka goizean Arantzazura joateako asmoa dute Elkarriko kideek.

Zapatuko ekintzan hainbat boluntariok parte hartuko du.

Ekintza bera egingo da beste hainbat herritan ere, eta larunbatekoarekin 80.000 sinadurara iritsi nahi du Elkarrik. Martxoan bukatuko da sinadura bilketa. Atzo, eguaztena, Elkarriko kide eta boluntarioek prentsaurrea eman zuten Arrasaten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak