Langabetuendako bi ikastaro antolatu dituzte Arizmendik eta INEMek

Leire Kortabarria 2004ko ots. 16a, 13:30
Arizmendi Ikastolak eta INEM erakundeak langabeei zuzendutako bi ikastaro jarri dituzte abian. Hain zuzen, araztegi (depuradora) mantenimendua eta lan-arriskuen prebentzioa dira gaiak.

Iaz arrakasta handia izan zuen ekimen horrek, eta aurten bigarren edizioa antolatu dute Arizmendik eta INEMek.

Ikastaroon helburuak

Hondakin araztegi mantenimendu ikastaroaren helburua da ibai eta erreketako urak Europar Batasunak agintzen duen bezala tratatzen irakastea. Debagoienean gaurkotasun handia du gai horrek, izan ere, Epeleko ur araztegiaren proiektua abian dago.

Lan-arrisku prebentzioari dagokionez, EAEn eta Estatuan Europako lan-istripu tasarik altuenetarikoak daude, eta horiek prebenitzeko egin beharrekoa irakatsiko da ikastaro horretan.

Izenematea

Otsailaren 26tik ekainaren 11ra bitartean izango dira ikastaroak. INEMen izena emanda duten langabetuei daude zuzenduta, eta izenematea INEMeko bulegoetan edo Arizmendi Ikastolan (Arrasateko San Viator gunean) egin beharko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak