Euskal Herriko abesbatzen elkarteak, Eresbil elkarteak eta Euskal Musikarien artxiboak antolatu dute mintegi bat aztertzeko, Euskal Herriko haur abesbatzen egoera. Bihar egingo dute mintegia, Eresbil elkarteak Oreretan duen egoitzan.
Gure ibarrean badaude haur abesbatzak, eta horietako zenbait ordezkarik esku hartuko dute mintegian. Topaketan, besteak beste, aztertuko dute haur abesbatzak zer diren eta gaur egun zenbat dauden Euskal Herrian.
Hortaz guztiaz berba egiteko, musika arloko lau pertsona ezagun gonbidatu ditu Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteak, eta horien artean izango da, Bergarako Orfeoiko zuzendari David Azurza.
Donostiako San Ignacio eskolaniako zuzendari Iñaki Cárcamok, Gasteizko Luis Dorao Musika Eskolako zuzendari Inma Arroyok, eta Bilboko konpositore Josu Soldevillak ere esku hartuko dute mintegian.
Goizeko 11etan hasiko da, Eresbil elkartearen egoitzan. Haur abesbatzen gainean zerbait gehiago jakin nahi izanez gero, badakizua, ateak irekita izango dituzue.