Bi istripu gaur goizean Debagoienean

Usoa Agirre 2004ko ots. 9a, 14:01
Bi istripu izan dira gaur goizean, bata Oñatin eta bestea Arrasaten. Oñatin hiru autok elkar jo dute Zubillaga auzoan; Arrasaten, berriz, emakume bat zauritu du kamioi batek.

Txapazko istripua Oñatin

Txapazko istripua Oñatin

Goizeko 10:45ean hiru autok elkar jo dute Oñatiko Zubillaga auzoan. Txapazko istripua izan da eta ez da zauriturik egon. Auto ilarak sortu ditu istripuak, baina 11:50etarako kaltetutako autoak lekutik kenduta zituzten.

Emakumea zauritu du kamioi batek Arrasaten

Goizeko 11:50ean gertatu da bigarren istripua, Arrasate pasealekuan. Bolintxo eta San Viator txiki arteko zebrabidea pasatzen ari zen hainbat jende eta kamioia geldi zegoen jendea pasatzeko zain. Kamioi gidariak aurrera egin du, ustez jende guztia pasa delakoan eta ikusi ez duen emakume bat jo du. Emakumea lurrera bota du kamioiak.

Udaltzainen arabera, 65-70 urte inguru ditu emakumeak eta Eskualde Ospitalera eraman dute. Orain ikusi egin beharko da besoa eta mokorra hautsi ote dituen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak