Anbulatorioko kontsulta batzuk ospitalera aldatuko dituzte

Oihana Elorza Gorostiza 2004ko ots. 4a, 11:14
Arrasaten dagoen Debagoineko Anbulatorioan berriztatze lanak egingo dituzte eta han dauden kontsulta batzuk ospitalera aldatuko dituzte bihar bertan. Zortzi kontsulta guztira.

Bihar, osteguna, otsailak 5, hasiko dira berriztatze lanak anbulatorioan eta kontsulta batzuk ospitalean egongo dira lanak bukatu arte.

Zortzi kontsulta aldatuko dituzte tokiz guztira:

  • Pediatria
  • Barne-medikuntza
  • Erreumatologia
  • Anestesia
  • Endokrinologia
  • Kardiologia
  • Ginekologia
  • Odontologia ( otsailak 9tik aurrera )

Ospital zaharrera

Zortzi kontsulta hauek lehengo ospital zaharrean egongo dira lanak bukatu arte. Ospitaleko bigarren solairuan. Garai batean logelak zeuden han eta dena egokitu dute bihartik aurrera kontsulta horiek hor jartzeko.

Ospitaleak ez daki lanek zenbat denbora iraungo duten, baina batere arazorik ez dela egongo esan dute. Bai anbulatorioan eta bai ospitalean, informazio orriak eta kartelak jarriko dituzte. Bestetik, harreran dauden langileak ere prest daude laguntzeko.

Telefonoz txanda eskatu edo bestelakorik egin nahi duenak, lehengo zenbakira deituko du: 943-03-58-00/01/02

Dena berriztatuko dute

Anbulatorio dena berriztatzeko asmoa dute. Orain zortzi kontsulta aldatu dituzte, baina hauek anbulatorioa pasatzen direnean, gainontzekoak pasako dira ospitalera hango lanak bukatu arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak