Preferenten, ibarreko talde ia guztiak ondo

Xabier-Urzelai 2004ko ots. 2a, 17:31
Preferente mailan jokatzen duten ibarreko ia talde guztiek asteburu borobila izan dute. Aloña Mendik (1-0) eta UDAk (3-0) hiruna puntu eskuratu zituzten eta Bergarak hamar jokalarirekin eutsi zion liderrari, Zarautzi (1-1). Mondrak, berriz, lau gol jaso zituen Touringen kontra (2-4).

Hogeita bigarren jardunaldia jokatu eta gero, Aloña Mendi da ibarreko talde onena. Beti Gazteri irabazi eta gero, oñatiarrek 36 puntu dute eta laugarren postuan dira. Postu bat atzerago dago Mondra. Arrasatearrek ez zituzten zapatuan gauzak bat ere ondo egin, eta Touringen kontra galduta lehenengo postuei heltzeko aukera paregabea galdu zuten. Bergara ere gora begira dabil, seigarren postuan. Zarautzen bisita izan zuten Agorrosinen, eta norgehiagoka hamar jokalarirekin amaitu bazuten ere, bergararrek ondo eutsi zioten liderrari. Azkenik, UDAk poztasun galanta eman zien euren jarraitzaileei. Aretxabaletako taldeak 3-0 irabazi zion Trintxerperi, eta horiek ere gero eta gorago daude, bederatzigarren postuan dagoeneko.

Maila horretako taldeen artean dagoen berdintasuna da gauza azpimarragarriena. Izan ere, Aloña Mendiren eta UDAren artean sei puntuko aldea baino ez dago. Lo hartzeko moduan daude, beraz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak