Santa Ageda ospakizunak egongo dira ibarrean

Leire Kortabarria 2004ko ots. 2a, 12:48
Beste behin, Debagoienean oso maitea den santu baten omenezko ospakizunak prestatu dituzte ibarreko hainbat taldek, Santa Agedarenak, hain zuzen ere. Joan den asteburuan egin zituzten lehenengo ekitaldiak.

Kinto taldeak Santa eskean irten ziren joan den asteburuan hainbat lekutan, Oñatin, esaterako. Baina ekintza nagusiak datozen egunotan izango dira.

Hilaren 4an, Santa Ageda bezperan, Santa Ageda koplak abesten ibiliko dira kintoak eta beste hainbat herritar talde Aretxabaletan, Arrasaten eta Oñatin. Nabarmentzekoa da herriotako ikastetxeek gero eta gehiago antolatzen dituztela kantu emanaldiak, ikasle, guraso eta irakasleon parte hartzearekin.

Otsailaren 5ean ere egongo dira kantu emanaldiak ibarreko herriotako kale eta auzoetan barrena, besteak beste, Aretxabaletan, Eskoriatzan, Arrasaten…

Auzoko jaiak

Hainbat auzoko jaiak ere badira Santa Agedaren omenez. Tartean, otsailaren 5ean, Gesalibarren (Arrasaten) edo otsailaren 8an, Galartzan (Antzuolan).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak