Felix Iñurrategi - Baltistan Fundazioaren berripapera

Usoa Agirre 2004ko ots. 2a, 10:00
Bazkideen artean banatzen den berripaper honen 3. zenbakia kalean da dagoeneko. Baltistani buruzko hainbat zehaztasun dakar Bere erroez harro dagoen herria izenburua daraman artikulu labur batean. Populazioa, erlijioa, jatorria eta hizkuntza dira, besteak beste, aipatzen diren gaiak.

Mendi eskola

Mendi eskola

Bestetik, Fundazioak esku artean darabilen proiektuen berri ematen zaigu. Berripaperei esker jakin ahal izan dugu Felix Iñurrategi mendi eskolako eraikuntza berria eginda dagoela; altzariz hornitzea baino ez da geratzen.

Jakin dugu, bestalde, Adolfo Madinabeitia izango dela aurten mendiko trebakuntza ikastaroak emateko arduraduna. Pakistanen da dagoeneko Madinabeitia. Hala ere, ez da bakarrik joan eta Euskal Herriko mendizaleek emandako materialez betetako hainbat kargu eraman ditu; hirurehun kilo pasa.

Matxulu urez hornitzeko proiektua

Proiektu hori ere martxan da eta errekatik herriraino ura eramango duen hoditeria muntatzeko lanak ikus daitezke argazkietan. Punpak otsailerako Matxulun izango dira eta aurtengo udarako martxan beharko luke lehen zatiak.

Txosten txukuna eta mamitsua da fundaziokideek argitaratu dutena. Euskaraz eta gazteleraz idatzia, eta argazki eta grafiko ugariz hornitua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak