Urkulurako egitasmoa bertan behera utziko du Jaurlaritzak

Maria Agirre 2004ko urt. 30a, 10:13
Aste honetan Mankomunitateak egin duen bileran jakinarazi denez, Eusko Jaurlaritzak bertan behera utziko du Urkulurako duen proiektua. Etxebizitzak eta parkea egin asmo ziren urtegiaren inguruan, baina inguruko Udaletako ordezkariei hitzez Jaurlaritzak esan die, ez duela asmo horrekin aurrera egingo.

Erabakia ez da ofiziala, hitzezkoa da, baina proiektuak izan duen erantzuna ikusita, Jaurlaritzak bertan behera utziko du Urkulurako zuen proiektua. Otsailean, Lurralde Zatikako Planaz argibideak emango dituzte Debagoieneko Udaletan, eta uste da bisitaldi horietan esango duela ofizialki Jaurlaritzak, bertan behera uzten duela Urkulurako proiektua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak