Debagoienean mendekotasun arazoak dituzten adinekoei laguntzeko bi zentro irekiko ditu aurten Foru Aldundiak. Zentro balioanizdun bat Elgetan, eguneko zazpi plaza dituena eta etxebizitza babestuetan beste hiru; eta eguneko zentro bat Eskoriatzan, 15 lagunendako tokiarekin.
Foru diputatuak adierazi duenez, zentro balioanizdunak landa eremuetan gizarte zerbitzuen arloan atzemandako beharrei erantzuten dieten baliabideak dira. Zentro horietan gizarte baliabide bat baino gehiago eskaintzen da (eguneko zentroa, etxebizitza babestuak,...), beste mota bateko zerbitzuekin batera (kulturalak,...).
Aurreikuspenak betez gero, Eskoriatzako eta Elgetako zentroak prest izango dira Irailerako.