Arizmendi Proiektuaren aurkezpena Amaia Antzokian

ArizmendiIkastola 2004ko urt. 20a, 13:16
Ikasleek eurek aurkeztuko dute Arizmendi Ikastolaren Hezkuntza-Proiektua. Dantza eta antzerkia Amaia Antzokian hilaren 24an. 6 eta 16 urte bitarteko ikasleak, guraso eta irakasleen laguntzarekin, izango dira ekitaldiaren protagonista.

Egitaraua 11:30ean hasiko da:

  • Txalaparta.
  • DBH proiektuaren aurkezpen-bideoa.
  • Lehen Hezkuntzako ikasleen koreografia dantzatua.
  • Oihulari Klown-en antzerki laburra.
  • Amaitzeko, luncha.

Hezkuntza-Proiektua

Arizmendi Ikastolaren Hezkuntza-Proiektuak 6-16 urte bitarteko ume zein gazteen garapen integrala bilatzen du, pertsonalitatearen garapenerako hain erabakiorra den bizitzaren etapa honetan.

Horretarako, horrelako ezaugarriak lantzen ditu: aniztasunaren aberastasuna, baloreetan oinarritutako heziketa, elkartasuna eta berrikuntza. Talde-lana eta erantzunkizun partekatuaren garrantzia ere azpimarratzen du Arizmendi Ikastolak. Horretarako, autoebaluazioan oinarritutako modeloa garatzen du.

Talde malguak, eleaniztasuna, eta euskal kulturaren alde lan egiteko konpromisoa dira 3.000 ikasle eta 12 eskola-gune (Aretxabaletan, Arrasaten eta Eskoriatzan) dituen Ikastola honen nortasun-ezaugarriak.

Ate irekiak

Ate Irekiko kanpainan dago Arizmendi urtarrilaren 28ra arte. Informazio gehiago hemen: 902 11 20 25.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak