"Iragana Gogoratuz" erreportaje sorta estreinatuko du gaur Goitb-k

Maria Agirre 2004ko urt. 20a, 11:10
Aste bukaerako tximistek eragindako arazo teknikoak konponduta gaur, martitzena, estreinatuko du Goitb-k "Iragana Gogoratuz" saioa. Atzo, astelehena, ez zuten lortu Goitb ikusteko matxura konpontzea, gaur ordea emisioa normaltasunez egingo da. "Iragana Gogoratuz" 20:30ean eta 22:30ean eskainiko du Goitb-k.

Iraganeko lanbideak

Iragana Gogoratuz, Goiena Telebistak eta MCCko Fagor Kooperatibak elkarlanean egindako erreportaje sorta, gaur, hilaren 20an, estreinatuko da Goitb-n. Iragana Gogoratuz saioan, denboran atzera egin, eta garai batean Debagoienean indar handia izan zuten lanbideen berri emango da.

Lehenengo saioan, esate baterako, basoko lanbideen berri emango da, eta ikazkintza, elurzuloak eta karegintza izango dira ardatz. Lanbide horietan aritu ziren debagoiendarrak izango dira Basakoko lanbideak izeneko erreportajearen lekuko.

Guztira 12 erreportaje

Iragana Gogoratuz saioko gidoiak Jose Antonio Azpiazu historialari oñatiarrak eta Maria Agirre Goienako kazetariak egin dituzte. Guztira hamabi erreportaje eskainiko dira.

Bigarrena otsailaren 3an eskainiko dute, eta baserritarren eta jauntxoen ingurukoa izango da. Aurrerago eskainiko dira errementari eta perratzaileen gainekoa, liñuaren ingurukoa, armagintzarena eta medikuntzarena.

Erreportajeak hamabostean behin eskainiko dira, martitzenetan, 20:30ean eta 22:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak