Uste baino kutsatuago daude Zerrajerako lurrak

Nerea Zubiete 2004ko urt. 15a, 14:26
Fuel olio ugari atera dute Arrasateko Zerrajerako lurretatik. Udaleko ingurugiro arduradunek esan dute, gainera, balitekeela oraindik ere gehiago egotea. Baina horretaz gainera, besteak beste, amiantoa dago Zerrajerako lur azpian.

Aste honetan Arrasateko Zerrajerako lurretan azaldu den olio biltegia agian ez dela azkena izango adierazi dute Udaletxeko ingurugiro sailean. Euren ustez, bukatuta zeuden biltegiak ateratzeko lanak. Horregatik lurra eramana zuten laborategira, aztertu eta garbitzen hasteko. Baina kutsatuta zeuden lurrak kentzen ari zirela, beste biltegi bat azaldu zen, hori ere apurtuta. Hori dela eta, orain ingurugiro sailean ez dira batere baikor eta diote seguruenik gehiago egongo direla, besteak beste, torlojuak egiteko eraikinaren inguruan hasten direnean.

Amiantoa ere bai

Joseba Ugalde, ingurugiro gaietaz arduratzen den zinegotziak Goienari esan dionez, torlojuak egiten ziren eraikinaren azpian amiantoa duten zakuak daude. Amianto hautsa dute zakuek eta batzuk gainera apurtuta daude. Ez dakite, hala ere, zer gehiago egon daitekeen torlojuak egiteko eraikinaren inguruan. Horrek guztiak Zerrajerako lurren eremua garbitzeko aurrekontuak gora egin dezan eragin du eta aurrerantzean ere eragin hori izango du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak