Juan Ramon Arriolabengoa: "aireportuko neurriak lehen baino txikiagoak dira "

Usoa Agirre 2004ko urt. 14a, 13:30
Ustez pneumonia atipikoa duten beste hiru lagun azaldu dira Txinan. Arrasate Irratian izan da Juan Ramon Arriolabengoa Fagor Automation-eko Asiako salmenta arduraduna. Arriolabengoak adierazi duenez, azken aldian prentsan agertu diren kasu horiek alarma faltsuak besterik ez dira.

Osasunerako Mundu Erakundeak ere gaixotasunen gaineko alarma faltsuekin erne ibiltzeko gomendioa egin du.

Arriolabengoak Txinara lanera joan diren Jesus Amezaga eta Iñaki Bañuelosekin hitz egin berri du, eta haien esanetan kalean ez da urduritasunik sumatzen.

  • "Aireportuko neurriak lehen baino txikiagoak dira eta Gobernuaren aldetik ere ez da urduritasunik sumatzen."
  • "Aireportuan maskara bat edo beste ikusi dituzte Amezaga eta Bañuelosek, baina kalean ez dira lehen adina ikusten."
  • "Txinatarrek argi utzi dute horrelako egoerak kontrolatzeko trebeak direla."
  • "Pneumoniaren berri jakin zenean espero zuten Txinako ekonomiak atzera egin zuela, baina, azkenean, espero baino emaitza hobeak izan dituzte."
  • "Oraingo kasuak alarma faltsua besterik ez dira izan."

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak