Jaiotza ugari urte hasieran

Nerea Zubiete 2004ko urt. 14a, 12:51
Gogor hasi da urtea Debagoieneko Eskualde Ospitaleko Amatasun Sailean. Aurten, urtarrileko lehen 13 egunetan, dagoeneko 23 ume jaio dira. Aurtengo daturik emateko goiz da oraindik, baina Eskualde Ospitalean aurreratu dute apirilean haur ugari jaioko direla.

Aurtengo lehen 13 egunetan 23 ume jaio dira Debagoieneko Eskualde Ospitalean, iaz baino 5 ume gehiago. Gainera, Amatasun Sailean esan digutenez, emakume ugari dago haurdun Debagoienean, apirilean umea izateko.

Gero eta ume gehiago

Iaz 515 haur jaio ziren Debagoieneko Eskualde Ospitalean, 2002an baino 18 gehiago. Horien artean, neskak nagusi, zehazki 288 neskatila. Mutikoak, berriz, 227 izan ziren. Hilabeterik oparoena, azken urteetan gertatu den bezala, maiatza izan zen iaz ere, 57 ume jaio ziren. Horren ostean, iraila eta azaroa. Hilabeterik urriena neguko hotzena izan zen. Otsailean 27 haur baino ez ziren jaio. Eta otsailaren ostean, udako hilerik beroena izan zen urriena. Abuztuan 32 ume jaio ziren iaz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak