Etxebizitzak %10 garestitu dira Debagoienean azken urtean

Gorka Etxabe 2004ko urt. 9a, 18:24
Azken urtean etxebizitzen salneurriak gora egin du Debagoienean. Bigarren eskuko etxebizitzek %10 egin dute gora, eta lehenengo eskukoek igoera handiagoa izan dute. Debagoieneko herririk garestiena da Arrasate eta merkeena Elgeta. Antzuolan, berriz, azken urteotan sekulako gorakada izan du etxebizitzaren prezioak.

Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburuak estatuko bost garestienen artean daude. Etxebizitzen prezioak gora egin du nabarmen Euskal Herrian. Debagoienean ere %10 igo da. Arrasaten etxebizitza erostea Donostian erostea baino merkeago da oraindik, baina Gasteizen parera dago.

Eskaera handia

Gure ibarrean eskaera handia dago eta eskaintza gutxi. Gainera, lur hiritarraren salneurriak asko garestitzen du etxebizitzaren azken prezioa. Gipuzkoako gainerako herrietako salneurriekin alderatuta, Arrasate da herririk garestiena Donostiarekin eta kostaldeko beste zenbait herrirekin batera.

Garestiena Arrasate. Antzuola ere oso goian

Sailkapen bat eginez gero, esan dezakegu Arrasate dela ibarreko herririk garestiena. Aretxabaletan eta Oñatin ere oso garestiak dira. Bergaran, berriz, Arrasaten baino %10-%15 merkeagoa da etxebizitza, Eskoriatzan eta Antzuolan bezalaxe. Hala ere, azken urteotan Antzuolan sekulako gorakada izan da. Kontuak kontu, gaur egun, Arrasaten 80 metro koadroko bigarren eskuko etxebizitza batek 38 milioi pezeta balio du batez beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak