ASTELEHENEKO GOIENKARIA jaio da

A. Leibar 2003ko abe. 22a, 10:25
Argia ikusi du gaur goizean lehenengoz ASTELEHENEKO GOIENKARIAk. Asteburuan Debagoienean izan diren ekitaldien berri ematen digu: Santamas jaiak, autobidearen inaugurazioa, Urkuluko ibilaldia… Diseinu berri, erakargarri, ikusgarri eta modernoa erakusten du.

Hiru sekziok osatzen dute ASTELEHENEKO GOIENKARIA: albisteak, iritziak, elkarrizketak... batzen dira aldizkarian. Hona hemen gaurko titular batzuk.

Geurean:

  • Baserria eta hiria uztartuko dituzte gaur Arrasaten, eta euskal ohiturekin bat egin.

  • Elkarrizketa. Joxe Iturbe (25 urtean parte hartu izan du Santamas azokan): "Barazki garestiak ez dira baserritarrei erositakoak".
  • Lehenengo egunean 2.000 ibilgailu inguruk erabili zuten autobide zabaldu berria.
  • Urkuluko asmoen aurka ibilaldia egin zuten 10 lagun inguruk.
  • Eguenean hartu zuen Anton Abbadia saria Antzuolako Elay enpresak, Donostian.
  • Bihar jasoko du Juan Zelaia enpresaburu oñatiarrak Foru Aldundiaren urrezko domina.

Kirola:

  • Orain dela bi urteko mamuak bueltatu dira berriz ere Anoetara.

  • Konforme egon behar Athleticek Albacetetik ekarritako puntuarekin.
  • Nahiko lan Bergarak Amaikak Bat menderatzeko.
  • Galdu egin zuen Aloñak Zarautz liderraren aurka.
  • Talde gaztea kantxaratu zuen Ointxek.
  • Pilotari profesionalak eta pala motza gaur Uharkapen.
  • Maila oso parekatua izan zen Santamasetako IV. Boulder Txapelketan.

Kultura:

  • Gauza orotarik dugu maite eta baita Ruper Ordorikaren kantuok ere.

  • Mártires del Compás. Flamenkoaren seriotasunari muzin eginez, barrezka eta dantzan ipini zuten areto osoa.
  • Beste behin, Jam aretoa goraino bete zuen Loquillo eta Los Trogloditas taldeak.

Harpidetza:

ASTELEHENEKO GOIENKARIAK 2004. urteko otsailaren hasieran ekingo dio eta urte osoan zehar kaleratuko da. Gure eskualdean asteburuan gertatutakoaren informazioa inork baino lehen eta inork baino sakonago emango du Asteleheneko Goienkariak.

Urte osoko harpidetza, 25 eurokoa da. Harpidetu nahi duzu?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak