Azaroaren 6an egin zen lehenengo itzulia eta orduan lortutako emaitzak errepikatu dira bigarrenean. Atzoko bozketen ondorioz, Joseba Egibar nagusitu da Debagoienean.
Hauxek dira emaitzak, herriz herri:
- Arrasaten, Egibarrek 37 boto eta Imazek 30
- Aretxabaletan, Egibarrek 15, Imazek 9
- Eskoriatzan, ez da bozketarik egin. Bilera bai, baina bozketarik ez. Lehenengo itzulian Egibarrek irabazi zuen.
- Gatzagan, ez dago batzokirik.
- Aramaion, Egibarrentzat izan dira boto denak.
- Elgetan, 8 afiliatuk bozkatu dute, Denak Egibarren alde.
- Bergaran, 80 botu egon dira. 74 Egibarrentzat, 5 Imazentzat eta zuri bat.
- Antzuolan, Imazek 7 eta Egibarrek 0
- Oñatin ere Imazek lortu ditu botu gehienak.