EHko tunel luzeena izango dena zabalduko dute Eibar-Bergara bide zatian

Maria Agirre 2003ko abe. 18a, 09:57
Zapatu goizean, hilaren 20an, inauguratuko dute A-1eko lehenengo zatia, Eibartik Bergara iparraldera doana. Arratsaldeko 15:00etan, berriz, autoendako irekiko dute. Bide zati horrek hiru tunel izango ditu, eta horietako bat, Gallastegiko tunela (2370m), Euskal Herriko tunel luzeena izango da.

Koldo Azkoitia, Bidegi S.A enpresako gerenteak esan digunez, ondo geratu da A-1eko bide zatia, eta segurua da. Egunero, Eibar-Bergara bidezatia 5.000 autok erabiliko dutela espero dute.

Urte hasieran Larreategiko zubian izandako istripuek baina, lanak atzeratu egin dituzte eta oraindik zubietariko bat konpondu barik dago. Hori horrela, Larreategiko zubi bakarra erabili ahal izango da. Beraz, 500 metrotan karril bakarra izango da norabide bakoitzerako. Datorren udarako Bergara Hegoaldea lotuko duen bide zatia bukatu nahi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak