Mankomunitaterako egitura berria proposatuko du gaur Lakuntza presidenteak

Maria Agirre 2003ko abe. 17a, 09:50
Gaur, hilak 17, Antzuolako Udaletxean egingo du bilera Debagoieneko Mankomunitateak, eta bertan erakunderako egitura berria proposatuko du Iñaki Lakuntza presidenteak. Aurrera begira, barne aldaketak egin nahi ditu, eta gaur horien aurrerapena egingo du.

Mankomunitaterako egindako plan estrategikoan oinarrituko da Lakuntza. Hala ere, inork ez daki nondik nora joango den presidentearen proposamena. Lakuntzaren ustez, Mankomunitateak finkatu beharra du aurrerantzean zein zerbitzu eskaini behar ote dituen, eta orain arte eskainitakoekin ere jarraitu behar ote duen. Hori oinarri hartuta, erakunde horren barne estruktura berria aurkeztuko die gaur mankomunitateko partaideei. Arratsaldeko 5etan hasiko da bilera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak