Atzerapenaz, baina hasi da babes ofizialeko etxebizitzen zozketa

Maria Agirre 2003ko abe. 15a, 13:20
Javier Madrazo sailburua Arrasatera berandu iritsi dela eta, 20 minutuko atzerapenaz hasi da babes ofizialeko etxebizitzen zozketa. Babes ofizialeko 95 etxe egokituko zaie bailarako 316 laguni. Une honetan jendez beteta dago Arrasateko Uarkape pilotalekua. Iñaxio Lakuntza, Arrasateko alkatea ere bertan da, eta ekimenak duen garrantzia azpimarratu du.

Joseba Ugalde, Arrasateko Udaleko zinegotziak esan digunez, guztiz garbia izango da zozketa hori. Ohi moduan, zenbakiak ateraz egingo da zozketa. Debagoieneko herritarrak izango dira gaurko zozketan, baita aramaiokoak ere, guztira 316 lagun daude zozketara deituta. Bakoitza zenbaki baten jabe da, eta zenbaki hori eskutan joango dira Uarkapera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak