Landa garapenerako jardunaldiak egingo dira Arantzazun

Gorka Etxabe 2003ko abe. 11a, 17:38
Datorren astean landa garapenaren gaineko jardunaldiak egingo dira Arantzazun. Mendiko erakundeak antolatu ditu topaketak. Besteak beste, aztertuko dute Debagoienean egin den landa garapenerako programa.

Baserria izango da aztergai datorren astelehenean eta asteartean Arantzazun. Mendikoi elkarteak antolatu ditu jardunaldiak, eta hainbat adituk esku hartuko dute.

Besteak beste, Debagoienerako egin duten Landa Garapen Egitasmoa izango da aztergai Arantzazuko Santutegian. Landa Garapen programei buruzko jardunaldi teknikoak izango dira. Euskal Autonomia Erkidegoan 18 topaketa antolatu dituzte, eta Arantzazukoa izango da laugarrena. Topeketen helburua da ezagutzera ematea landa edo baserri esparrua bultzatzeko tresnak.Debagoienerako prestatu duten proiektua aztertuko dute. Horretarako, ibarreko hainbat zinegotzik eta alkatek esku hartuko dute topeketetan. Teknikariak eta Eusko Jaurlaritzako zein Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak ere izango dira Arantzazun.

Topaketak abenduaren 15ean inauguratuko dira. Inaugurazio ekitaldian honako hauek izango dira; Eusko Jaurlaritzako Landa Garapenerako zuzendari Juan Carlos Zuloaga, Foru Aldundiko Landa Ingurunearen Garapenerako departamentuko zuzendari Jesus Argiñarena, Oñatiko alkate Andoni Gartzia eta Deba Garaia elkartearen teknikari Mari Carmen Iturbe.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak