Lankidetza hitzarmena sinatu da bultzatzeko “Deba digitala”

Gorka Etxabe 2003ko abe. 3a, 13:17
Eusko Jaurlaritzak, Debagoieneko mankomunitateak eta Debagesak lankidetza hitzarmena sinatu dute. Horri esker, “Deba digitala” proiektuak jasoko du 400 mila euroko diru-laguntza. Hitzarmen ekitaldian Eusko Jaurlaritzako industria sailburu Josu Jon Imaz, Debagoieneko Mankomunitateko presidente Ignacio Lakunza eta Debegesako presidente Alberto Sodupe izan dira.

Eibarko Debegesako eraikinean sinatu da Jaurlaritzaren eta Debagoieneko eta Debabarreneko eskualdeen arteko hitzarmena. Akordioa kokatzen da “Euskadi Informazioaren Gizartean” planaren barruan. Eusko Jaurlaritzaren Gobernu kontseiluak onartu zuen plana 2002ko otsailaren 19an, eta 400 mila euroko dirulaguntza jasoko du Deba digitala proiektuak orain.

Debegesa da, Deba beheko garapen ekonomikorako sozietatea. Alberto Sodupe presidenteak ordezkatu du erakunde hori gaurko ekitaldian. Eusko Jaurlaritzako SPRI erakundearen izenean Josu Jon Imaz sailburua izan da eta Debagoieneko Mankomunitatearen izenean Ignacio Lakuza presidentea.

Debarroko 17 Udalek eta Urola garaiko 2k esku hartu dute proiektuan. Helburua da, informazioaren gizarteak frogatzea herritarren eguneroko bizitzan duen eragina. Hau da, teknologi berriak eta internet herritarren eta enpresen esku jartzea. Imaz sailburuak esan duenez; “proiektu pilotua da Euskal Autonomia Erkidegoan eta hainbat onura ekarriko dizkie ibarreko enpresei eta herritarrei”.

Proiektuak aurreikusten du honako jarduera hauek garatzea; administrazio publikoa, industria, merkataritza, hezkuntza, osasun zerbitzuak, kultura, turismoa eta aisialdia. Hori guztia garatuko dute Interneten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak