Zuri agertu zaizkigu ibarreko mendi bazterrak

Mirari Altube Arrese 2003ko aza. 27a, 13:27
Zuri azaldu zaizkigu gaur goizean ibarreko mendi eta baso bazterrak. Aretxabaletako Kurtzebarri mendia, esaterako, beheraino zegoen zurituta, eta ibarreko gainerako mendiak ere antzera. Eguraldi narrasa izango dugu gaur: euria, txingorra eta haize zakarra.

Heldu zaigu elurra, ia uste barik heldu ere. Zuri esnatu dira ibarreko mendi, baso eta hainbat zelai. Kurtzebarri mendia Aretxabaletan eta Aloña Oñatin beheraino zeuden zurituta, Udanan elurra zen goizean eta Oñatin, bertan, elur bustia bota du goizeko lehen orduetan. Urkulun ere elur-ura izan da goizean.

Eguraldi adituek antzeko eguraldia izango dugula egunean zehar eman dute aditzera: hotz, euria eta txingorra momentu oro, eta haize zakarra. Kontuz ibili bada, errepideetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak