Roberto Zurro bergararra, ibarreko onena Donostiako Maratoian

Eneida Iturbe 2003ko aza. 26a, 17:06
Domekan ospatu zen Donostiako 26. Maratoian keniarrak izan ziren protagonista. Hala ere, debagoiendarrak ere han izan ziren. Ibarreko berrogeita hiru lagunek amaitu zuten lasterketa. Horietan onena Roberto Zurro bergararra izan zen.

Pasa den domekan ospatu zen Donostiako Maratoia. Hogeita seigarrena izan da aurtengoa eta 2.400 lagunek parte hartu zuten. Horietatik 1.864 lagun iritsi ziren helmugara. Lehenengoa Peter Korir Keniarra izan zen. Afrikarrak izan ziren arren protagonista nagusi, debagoiendar ugarik egin zuten antxintxika domekan.

Roberto Zurro ibarreko onena

Ibarreko berrogeita hiru lagun iritsi ziren helmugara. Horietan azkarrena Roberto Zurro bergararra izan zen. Bi ordu hogeita hamazazpi minutu eta hamabost segundo behar izan zituen bergararrak maratoiko berrogeita bi kilometroak burutzeko. Zortzigarren aldiz korritu zuen Roberto Zurrok Donostiako Maratoia eta azken lau urteetan bezala bergarar onena izan zen. Sailkapen orokorrean 31. postuan geratu zen Zurro. Gustura dago bera egindako lasterketarekin bere markarik onena lortu baitu. "Gustura korritu nuen domekan. Aurtengoa nire zortzigarren maratoia izan zen eta badakit zein erritmora joan naitekeen" azaldu du Zurrok.

Pagaldai, markak hautsiz

Nabarmentzekoa da baita Bixente Pagaldai bergararraren lana. Bere marka orain arte ospatu diren Donostiako Maratoi denetan parte hartzea eta horiek amaitzea da. Aurten, gainera, joan zen urtean baino marka hobea egin du.

Bigarren debagoiendarra Iker Larrea antzuolarra izan zen. Helmugara iritsi ziren ibarrekoen artean bi bakarrik izan ziren emakumezkoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak