Gironako VAD 2003 Jaialdian saria irabazi du Iban del Campok

A. Leibar 2003ko aza. 20a, 19:19
Iban del Campo arrasatearrak irabazi du saria bideoen sailean, "Un tal Eusebi" lanarekin. Gironako Bideo eta Arte Digitaleko Nazioarteko jaialdiko bera izan da irabazle nagusia Lenara Berle estatubatuarrarekin batera.

Bideo sailean hoberena

Bideo sailean hoberena

Arpagi-k (Associació de Realitzadors i Productors Audiovisuals de Girona) antolatu du I. Gironako Bideo eta Arte Digitalaren Jaialdia (VAD 2003). Azaroaren 13 eta 15a bitartean ospatu da. Epaimahaikoen artean hauek izan dira: Roberta Bosco, Mery Cuesta, Olivier Moulai eta Roc Parés.

Jaialdiaren lehenengo edizio honetan, mundu osoko 105 lan izan dira lehian. Nazioarteko epaimahaiak Iban del Camporen Un tal Eusebi lana saritu du. Bai Lenara Berle eta bai Iban del Campok 2.000 euroko sari bana jaso dute.

Bestalde, epaimahaiak jasotako lan kopurua handia eta anitza azpimarratu du. Gainera, 600 euroko hiru bigarren sari ere banatu ditu epaimahaiak: Belén Montero eta Juan Lestaren "Twin Power"; David Crawford-en "Stop Motion Studies"; eta "Inter/faz/inter ySlot", Kenneth Ruso eta Jordi Puig-rena.

Donostiako zinemaldiko Sales Office sailean Un tal Eusebi dokumentala aurkeztu zuenean jaso genituen Iban del Camporen hitzak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak