Abenduan onartuko ditu Gipuzkoako Diputazioak 2004ko aurrekontuak

Aintzane Irizar 2003ko aza. 14a, 18:35
Abenduaren 22an onartuko dituzte Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2004ko aurrekontuak, Batzar Nagusietan. Aurrekontuen testu ofiziala aurkeztu berri dute, eta horren arabera, 556.821.454 eurokoa izango da aurrekontua.

Azkeneko asteotan aurrekontuen gainean berba egin eta adostasuna lortzeko batzarrak izan ditu diputatu nagusiak, Batzar Nagusietan ordezkaritza duten alderdi politikoekin.

Orokorrean, pozik azaldu da González de Txabarri hartu-emanen emaitzekin. PSE-EErekin izandako batzarraren ondoren, esaterako, diputatu nagusiak esan zuen sozialistekin adostasunera iristeko aukera badagoela. Aralar alderdiak ere positibotzat jo zuen diputatuarekin izandako batzarra. Ezker Batuarekin izandako batzarraren gainean, baina, zera esan zuen diputatuak: oso zaila ikusten duela adostasunera iristea, EBren baldintzetako bat Gipuzkoan errauskailurik ez egitea da eta. PP alderdiari dagokionez, azkenik, Regina Otaolak adierazi zuen ez dituztela aurrekontuok onartzen, Ibarretxe planaren aldekoak direlako.

Gizarte gaietan hazkunde handiena

Azaro hasieran aurkeztu zuen González de Txabarrik 2004ko aurrekontuen testu ofiziala.

Guztira, 556.821.454 euroko aurrekontua izango du Diputazioak , iazkoarekin alderatuta, %7,7 handiagoa. Aipatzekoa da aurrekontu osoaren %36,75 gizarte gastura bideratuko dutela. Beste datu deigarri bat da berrikuntza eta ezagutzaren kulturara bideratuko duten aurrekontua %19,39 hazi dela. Dena dela, Bide Azpiegituren departamentuak eramango du aurrekontuaren zati handiena: %28,37.

Debagoienerako dirua

Aurrekontuetan zehaztutakoaren arabera, hainbat gastu aurrez ikusten dituzte Debagoienean: jakintzaren eta enpresa jardueraren sustapenerako aurrekontuaren barruan, 691.963 euro bideratuko dituzte MUra; bestalde, hainbat errepidetarako bideratuko dute dirua: Zubillagako saihesbidea, A1 autobideko ibarreko hainbat zati, Zumarraga eta Bergara arteko errepidea...

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak