Bergara eta Arrasate arteko autobia zatia ordaindu egin beharko da

Aintzane Irizar 2003ko aza. 14a, 18:27
Beasain-Durango autobiaren barruan, Bergarako Zaldumenditik Arrasateko Epelera doan zatia ordaindu egin beharko da; izan ere, autobiak eta autobideak bat egingo dute 3,5 kilometro horietan.

Bi azpiegitura garrantzitsu ditugu martxan Debagoienean: Eibar-Gasteiz autobidea eta Beasain-Durango autobia. Bi errepide horiek bat egingo dute Bergaran, Zaldumendin, hain zuzen ere. Zaldumenditik Arrasateko Epeleraino, hain zuzen ere, egingo dute bat autobiak eta autobideak: 3,5 kilometro izango ditu, guztira, zati horrek. Horrek esan nahi du Bergaratik Arrasatera joateko ordaindu egin beharko dugula. Oraindik zehaztu ez dutena da zenbat ordaindu beharko dugun autobideko kilometro bakoitzeko. Beste aukera bat, noski, Zaldumendi parean errepide zaharrera irtetea izango da.

Donostiatik Gasteizera, motzagoa

Behin autobidea eta autobia egiten dituztenean, Donostiatik Gasteizera joatea 15 kilometro motzagoa izango da Debagoienetik, Etxegaratetik baino. Hau da, Donostiatik Arrasateraino N1 errepidea eta Beasain-Durango autobia erabiliz, eta handik aurrera, berriz, Eibar-Gasteiz autobidea hartuta. Horrela, automobil askok aukera hori egingo dute eta trafikoa areagotuko da Debagoienean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak