Ibarrean garraioarekin dugun arazoa konpontzeko konpromisoa hartu dute

Mirari Altube Arrese 2003ko urr. 30a, 18:17
Ibarreko udaletako ordezkariek eta Foru Aldundiko Lur eta Garraio Saileko zuzendariak bilera izan zuten atzo, urriak 29, bailaran garraioarekin dugun arazoa eztabaidatu eta bideratzeko.

Ohiko batzar orokorra zuen Mankomunitateko Gobernuak atzo. Batzarrean, ostera, azken asteotan bazterrak harrotu dituen gaia zuten hizpide: ibarreko garraio arazoa. Horren inguruko azalpenak emateko Gipuzkoako Foru Aldundiko Lur eta Garraio zuzendaria izan zuten, Kote Olaizola hain zuzen.

Epe motzerako irtenbideak

Zentzuzko irtenbideak behar dituela ibarrak esan zuen Kote Olaizolak, ez hori bakarrik, epe motzera begira, gainera. Aspalditik dauka Eusko Jaurlaritzak tranbiaren proiektua ibarrerako, eta Eibar-Gasteiz autopista ere etorriko da urte batzuk barru. Tranbia, autobus zerbitzuarekin batera eskaintza polita izan liteke, baina epe luzera. Hortaz, Foru Aldundiaren ustetan, ez bata ez bestea, ez dira momentu honetan dagoen arazoaren konponbide.

Eskaintza on bat egin behar zaio herritarrari, baina herritarrak garraio publikoa erabiltzera bultzatuko dituen ekintzak ere beharrezkoak izango direla uste dute Lur eta Garraio Sailean; izan ere, norberaren automobila erabiltzera ohituta daude herritarrak. Neurri zorrotzak hartzeko ere gertu azaldu zen Kote Olaizola.

Arazoari aurre egiteko lan taldeak osatzekotan geratu ziren. Batetik Foru Aldundiko Lur eta Garraio sailean aztertuko dute arazoa, eta bestetik Mankomunitateak, berak, egingo dio jarraipena. Lehenengo azterketak egin ostean, bigarren bilera baterako hitzordua jarriko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak