Langabetuen kopurua %19 igo da azkeneko urtebetean

Aintzane Irizar 2003ko urr. 9a, 20:42
Debagoienean ere gora egin du langabezia tasak: %4,70 zen tasa hori irail bukaeran. Gipuzkoan, %6,30 da langabezia tasa; horrekin alderatuta, tasa baxua dugu ibarrean. Hala ere, martxotik izan dugun altuena da oraingoa. Datuak Gipuzkoakoak direnez, Aramaioko datuak ez dira kontuan hartu.

INEMek emandako datuen arabera, 1.335 langabetu daude Debagoienean, abuztuan baino 17 lagun gehiago. Iazko iraileko datuekin alderatuta, berriz, %19ko igoera izan du langabezia tasak gurean.

Arrasaten, tasarik altuena

Datuak herriz herri ikusten baditugu, berriz, Arrasate da langabezia tasa altuena duen herria; biztanleria aktiboaren %5,28 dago langabezian, 578 lagun, guztira. Leintz-Gatzaga eta Elgeta, berriz, tasarik baxuenak dituzten herriak dira gure ibarrean: %1,53 da, hain justu, herri horietako langabezia tasa.

Hona hemen gainerako herrietako langabezia tasak: Antzuolan, %4,71; Aretxabaletan, %4,51; Bergaran, %4,63; Eskoriatzan, %3,94 eta Oñatin, azkenik, %4,19.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak