Arbola erori da errepidera Deskargako mendatean

 Bergara Haize bortitzak eraginda arbola bat erori da errepide erdira Deskargako mendatean eta arazoak eragin ditu zirkulazioan. Goizeko 8:15ean erori da zuhaitza errepide erdira, Bergarako noranzkoan, eta bederatziak bitartean Ertzaintzak bideratu behar izan du zirkulazioa.contributors:

Gabonetako hainbat zozketa

 Bergara Gabonetan ohikoa denez, herriko hainbat taldek zozketak antolatu dituzte. Hona hemen orain arte jasotako emaitzak.

Bizar Zuri eta Erregeen Kabalgata

 Bergara Gabonak azken txanpara iritsi dira. Olentzeroren opariak jaso genituen gabon gauean eta orain Errege Magoen txanda da. Ibarreko beste hainbat herritan moduan, Bergarara ere iritsiko dira Erregeak Bizar Zuri-rekin batera.

Herri mugimenduetako taldeek isuna ordaindu beharko diote Udalari

 Bergara Bergarako Herri mugimenduetako talde eta elkarteek salatu dute Udalaren jarrera. Kontua da, isuna ordaindu beharko dutela txosna jartzeagatik baimenik gabe. San Martin jaietan jarri zuten txosna, Munibe plazan, eta Udalak 360 euroko isuna jarri die Herri Mugimenduetako taldeei.

"Mártires del Compás" musika taldea Jam aretoan hilaren 19an, ostirala

 Bergara Talde andaluziarrak "Empaquetado al vacío" diskoa aurkezteko azken emanaldi emanaldia izango da. Kontzertua gaueko 22:00etan hasiko da eta sarrerak 13 euroko (aurretik) eta 15 euroko (bertan) prezioa du.

Olentzero II. Marrazki Lehiaketa

 Bergara Jardun euskara elkarteak bigarrengoz antolatu du aurten Olentzero Marrazki lehiaketa. Herriko bost ikastetxeetako 750 neska-mutikok hartu dute parte.

Samaniego-Gutierrez bikotea, Gipuzkoako finalerako atarian

 Bergara Edu Samaniego eta Igor Gutierrez pilotariek Gipuzkoako kluben arteko txapelketako finalerako txartela lor dezakete egubakoitzean, hilaren 12an, baldin eta Añorgako bikoteari irabazten badiote.

Bergarako Herri Mugimenduak hainbat ekitaldi antolatu ditu datorren asterako

 Bergara Herriko hainbat taldek sortu zuten iaz Herri Mugimendua, bi helbururekin: taldeen ateko elkarlana areagotzea, eta norbere aldarrikapenak egitea. Iaz hamabostaldi kulturala antolatu zuten Gabonen atarian eta aurten er hainbat ekitaldi antolatu dituzte.

Gurasoek umeekin euskaraz jolasteko ikastaroak antolatu ditu Udalak

 Bergara Guraso direnei zuzendutako ikastaroak antolatu ditu Udaleko Euskara zerbitzuak. Bi ikastaro dira: bata, Umeekin jolas egiteko ikastaroa, eta bestea, Gehixago eta hobeto: gurasoendako ikastaroa. Izena emateko epea zabalik da, dagoeneko.

Urteaga 29ko familiek gutxienez bost hil eman beharko dituzte etxetik kanpora

 Bergara Etxetik kanpora daude berriz ere Urteaga 29ko bost familiak. Eskusarte harrobia dagoen mendian lerradurak gertatu dira eta ondorioz, etxea uzteko erabakia hartu du Aldundiak. Baita Bergara eta Antzuola lotzen dituen GI-632 errepidea ixtekoa ere.

Agurtzane Crespo, ikasle onenen artean

 Bergara Kutxak Gipuzkoako ikasle onenak saritu zituen martitzenean, abenduaren 2an. Unibertsitateko ikasketetan espedienterik onenak lortu dituztenak nabarmendu dituzte sari hauen 27. ekitaldian. Saritutako 34 ikasleen artean Agurtzane Crespo bergararra dago.

Domekan hasiko dira Gabonetako argiak jartzen

 Bergara Gabonen atarian gaudela-eta, domekan ekingo diote herriko kaleetan Gabonetako argi apaingarriak jartzeari. Horrekin batera, erakusleiho lehiaketa abian da eta oinarriak kalean daude.

Nafarroako bandera udaletxeko balkoian

 Bergara Aralarreko kideek Nafarroako bandera jarri dute gaur, Nafarroaren eguna, udaletxeko balkoian. Ikurriñaren ondoan egon da ordu erdiz, kendu duten arte.

Ikerkuntzako Euskadi saria Ugalde bergararrarendako

 Bergara Fisika, kimika eta materialen zientzia alorretan jorratu du bere ikerketa lana Jesus Mari Ugaldek. Hamar hautagaien artetik bera izan da aukeratua.

Barikuan Bergarako Jam-en jo zuen, orain hilda agertu da Tijuanako kantaria

 Bergara Tijuana in Blue ikusteko aukera izan genuen ostiralean bertan Jam aretoan. Taldekideak asko ez dela zeuden bueltatuta taula gainera. Orain, berriz egin beharko dute planteamendua. Alloko bere etxean aurkitu dute hilotza.

Oihulari Klown eta Trokolo taldeek emanaldia egingo dute egubakoitzean

 Bergara Oihulari Klown eta Trokolo antzerki taldeek elkarlanean egindako De profesión: Princesa antzezlana egingo dute egubakoitzean, abenduaren 5ean, 22:30ean, Zabalotegi aretoan. Calèndula eta Muxutruka pertsonaien gora-beherekin barrea ziurtatuta dago.

Aukeratu dituzte datozen lau urteetarako auzo alkate izango direnak

 Bergara Udal hauteskundeen ondoren, auzoetarako Udal ordezkariak ere aukeratu dituzte. Ohituraz auzo alkate deitu izan diegu, eta izendapen berrietan denetarik dago: batzuek errepikatu egiten dute kargua eta beste batzuk, berriz, estreinatu egiten dira.

Bedelkar elkarteak musikaz jantziko ditu abenduko egubakoitzak

 Bergara Aurreko urteetan bezala, abenduko egubakoitzetan kaleak alaitzeko musika saioak antolatu ditu Bedelkarrek, herriko dendarien, ostalarien eta zerbitzuen elkarteak. Musika saiook herriko kaleetan barrena izango dira, 18:30etik 20:30era bitartean.

Migel Altuna institutuak errekonozimendua jaso du kalitatean

 Bergara Migel Altuna Lanbide Heziketako institutuak errekonozimendua jaso du bost eseak deritzon metodologia ikastetxean ezartzeagatik. Errekonozimendua Euskalit-en, Kalitatearen Euskal Erakundearen, eskutik jaso du, IX. Kalitatearen Europako Astean.

Gure Ametsa elkarteak Benito Lertxundi omenduko du

 Bergara San Antonioko Gure Ametsa elkarteak Benito Lertxundi kantaria eta musikaria omenduko du datorren abenduaren 18an. Abeslari oriotarrak euskal kulturaren alde egindako lanagatik omendu nahi izan diote Gure Ametsakoek.

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak

Gizonen jertsea
Instalazioa eta Mantenimendua
Mekatronika Industriala (goi mailako zikloa)
Liburuak