Logoa

Justo Garate beka Udal Bandari zuzenduko dute hurrengo urtean

 Bergara Udal Musika Bandaren historia biltzea izango da Justo Garate bekaren helburua hurrengo urtean. Bandak bere sorreraren 175. urteurrena beteko du 2007an eta aurretik taldearen historia jaso nahi da.

Bergara Aurrera Udaleko batzordeetan parte hartzen hasiko da

 Bergara Udaleko batzordeetan parte hartzen hasiko direla esan zuten Bergara Aurrerako kideek martitzenean, urriaren 19an, prentsaurrekoan. Udalbatzan oposiziorik ez dagoela eta udal gobernuaren gestioa ere kritikatu zuten Bergara Aurrerako ordezkariek.

Udaleko zergek %3,5eko igoera izango dute 2005ean

 Bergara Udal zerga, tasa eta prezio publikoen % 3,5eko igoera onartu zuen udalbatzak astelehenean. Urak eta zaborrak, hala ere, igoera handiagoa izango dute 2005ean. Urarengatik %7,95 gehiago ordainduko dugu eta zaborren tasak %17 egingo du gora.

UNEDen matrikulatzeko epea zabalik dago, eta bi ikasketa berri dago aukeran

 Bergara Zabalik dago UNED urrutikako unibertsitatean izena emateko epea. Hain zuzen, azaroaren 15era bitartean izango da horretarako aukera, bertara joanda zein Internetez. Bi ikasketa berri dago aurten. Edozelan ere, ikasturtearen hasiera ofiziala urriaren 22an, egubakoitza, izango da, egun horretan inaugurazio ekitaldia egingo dute eta Bergarako Udaletxean.

Paulo Elkorori hiru urteko kartzela zigorra ezarri diote

 Bergara Paulo Elkorori hiru urteko kartzela zigorra ezarri zioten eguaztenean, urriaren 13an, beraren aurka Madrileko Auzitegi Nazionalean egindako epaiketan. Paulo Elkoro bergararra 2003ko urtarrilean atxilotu zuten, Alemanian.

"Euskal Hizkuntza Komunitatearen Bizindar Etnolinguistikoa" liburuaren aurkezpena

 Bergara Liburuaren aurkezpena Bergarako UNED-en egoitzan egingo da; urriaren 14an, osteguna, arratsaldeko 19:00etan.

Euskal hizkuntza komunitatea aztertzen duen liburua aurkeztuko dute Bergaran

 Bergara "Euskal hizkuntza komunitatearen bizindar linguistikoa: Andoaingo, Arrasateko, Bergarako, Hernaniko eta Lasarte-Oriako udalerriak" izenburuko liburua aurkeztuko dute eguenean, urriaren 14an, UNEDeko aretoan, 19:00etan.

Erretiratuendako informatika ikastaroak San Joxepen

 Bergara Ikasturte berriarekin abian jarri dira San Joxepe elkartean ohiko ekintzak eta ikastaroak: eskulanak, yoga, gimnasia, abesbatza eta pintura. Horietan jarduteaz gain, nagusiek informatika ikasteko aukera ere izango dute urriaren 5ean hasiko diren ikastaroetan.

Pertsona bat hil da autobideko istripuan

 Bergara A-1 autobidean gertatu da istripua, Bergara eta Eibar artean. Bi kamioik elkar jo dute eta ondorioz pertsona bat zendu da. Istripua dela eta Eibarrerako noranzkoa itxita dago.

Bi antzezlan asteburuan

 Bergara Asteburuan bi lan ikusteko aukera izango dute antzerkizaleek Bergaran. Lehenengoa gaur, egubakoitza, Novedades aretoan Itziar Ituñoren eskutik. Bestea, bihar, zapatua, Zabalotegin, Ispilu taldeak eskainita.

Udal gobernuko eta Bergara Aurrerako kideen arteko akusazioak asteleheneko osoko bilkuran

 Bergara Udalbatza istilutsua gertatu zen astelehenekoa, irailaren 27koa. Hasiera baten ez zegoen gai garrantzitsurik aztertzeko, baina erregu eta galderen txandan, udal gobernuko eta ikusleen artean ziren Bergarako Aurrerako kideen arteko eztabaida eta akusazioak etorri ziren.

Gabero abesbatza Holandan kantari

 Bergara Gabero abesbatzako 30 lagun inguruk Holandara egingo du bidaia urriaren amaieran, Veldhoven hiriko gazteen abesbatza lehiaketan parte hartzeko. Munduko hainbat herrialdetatik joandako 22 abesbatza izango dira bertan kantari.

Akulu AEK euskaltegia indarberrituta, ikasturte berriaren atarian

 Bergara Indartuta eta berrituta dator Bergarako Akulu AEK euskaltegia. Hala eman dute aditzera bertako irakasleek gaur arratsaldeko prentsa agerraldian. Aurreko urteetan baino jende gehiago matrikulatu da aurten, eta horrek eskaintza zabaltzea ahalbidetzen die.

Artekale itxita

 Bergara Bihar Artekale itxi egingo dute eta bi hilabetez ez da zirkulaziora irekiko. Artekaleko etxeetako teilatuak konpondu behar direlako itxiko dute kalea.

Patinaje ikastaroa: urriaren 14a izena emateko azken eguna

 Bergara Bergarako Kirol Zerbitzuak patinaje ikastaroa antolatu du. Hastapen eta hobekuntza ikastaroak egongo dira, urriaren 16an hasi eta abenduaren 4ra bitartean. Urriaren 14a baino lehen eman behar da izena.

Mireia Gabilondok "Kutxidazu bidea, Ixabel" filma zuzenduko du

 Bergara Donostiako Zinemaldia pil-pilean dagoen honetan zinema proiektu baten berri emango dizuegu. "Kutsidazu bidea, Ixabel" eleberria zinemara eramango dute eta Mireia Gabilondo bergararra izango da zuzendarietako bat.

Antzuolara joan ziren barazki eta fruta lehen sariak zapatuko azokan

 Bergara Azokan egiten duten fruta, barazki eta gazta lehiaketan 55 lagun inguruk hartu zuen parte. Erreileno eta tostoien kofradiak ohorezko kide izendatu zuen atzo Jesus Mari Ugalde zientzialaria

Zus Bernaerts, Belgikako bergararra

 Bergara Espainiako gerraren sasoian Belgikak emandako laguntza eskertuko diote Zus Bernaerts-i zapatuan, hilaren 18an, Altzasun. Haren lagunek omenaldi beroa prestatu diote, eta 50 bat lagun elkartuko dira bazkaltzeko.

Hasi dira Bergarako igerilekuko lanak

 Bergara Astean hasi dira Bergarako igerileku berria egiteko lanak. Bi alditan egingo dituzte. Lehenengoan, eraikin zaharra botako dute.

Donostiako Orfeoia zapatuan San Pedro elizan

 Bergara Aurten Aritzeta abesbatzaren 25. urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Emanaldi nagusia ekainean egin bazuten ere, oraindik bada besterik. Zapatuan, San Pedro elizan Donostiako Orfeoiak eskainiko duen kontzertua, esaterako.

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak

DIN 931
Gas eta kalefakzio mantenimendua
Tabakoa
Croissantak