Aholkularitza bulegoa Miguel Altunan

 Bergara Langile, langabe eta ikasleei zuzendutako Informazio Bulegoa zabaldu dute Miguel Altuna institutuan. Bulegoan lanarekin eta heziketarekin zerikusia duen aholkularitza eskainiko da.

Euskal Herriko Itzulia: Miren Urtzelai logotipo lehiaketako irabazle

 Bergara Euskal Herriko Txirrindulari Itzuliko lehen etapara begira logotipo lehiaketa deitu zuen antolakuntzan diharduen herri batzordeak. Bergarako ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako neska mutilek hartu dute parte eta irabazlea Aranzadiko Miren Urtzelai izan da.

Aratusteak 2004: egitarau oparoa

 Bergara Aratusteak 2004 egitarauaren barruan, hainbat ekitaldi izango dira herrian. Musika emanaldiak, ikuskizunak eta kalejirak egingo dira. Otsailaren 24an, Aratuste-martitzenean, Sardinaren Ehorzketa egingo da San Martin plazan, 20:30ean.

Amodiozko Gutunen XII. Berrigara Lehiaketako irabazleak

 Bergara Modesto Arrieta zarauztarrak eskuratu du lehiaketako lehen saria. Epaimahaiaren iritziz, oso ondo idatzita dagoen gutuna da; orijinala, umoretsua eta erotismo printza batzuekin. Bigarren saria Uxue Alberdi elgoibartarrak lortu du eta Bergarako Onenaren saria Elena Lakak. Irakurle gazteen saria Debako Igor Agirrek eskuratu du. Azkenik, Iruñeko Maialen Etxebarria izan da SMS bidezko II. Maitasun Mezuen Lehiaketaren irabazlea.

Amillaga itxita kolektoreko obregatik

 Bergara Amillagatik Eibarrerako bidera ateratzeko kaminoa itxi egin dute ibilgailuendako kolektorearen obrak direla eta. Beraz, gidariak Ondartzako biribilgunetik irten beharko dira.

Hondamen aitorpena Urteagako bi eraikini

 Bergara Urteaga kaleko bi eraikin egoera kaskarrean daudela eta bertako jabeek Udalari hondamen aitorpena eskatu zioten etxebizitzendako. Eskaria onartu eta hainbat proiektu egin ostean, eraikinok eraisten hasiko dira, aurrez bizilagunak kanporatuta.

Luis Alberdi Osintxuko auzo alkate berria

 Bergara Auzoan egindako batzar baten bidez aukeratu dute alkate berria Osintxun. Luis Alberdi arduratuko da datorren legealdian auzoko beharren berri Bergarako Udalean emateaz.

Aspace: irailerako eguneko zentro berria

 Bergara Aspacek, Garuneko Elbarritasunen Elkarteak, eguneko zentro berri bat egokitzeko baimena eskatu zuen Udalean. Behin baimena lortuta otsailean zehar hasiko dituzte lanak eta irailerako lokal berrian zerbitzuak eskaintzeko asmoa dute arduradunek.

Ilara handiak saihesteko TAG zerbitzua Bergarako autopista irteeran

 Bergara Datorren astetik aurrera, TAG zerbitzua erabiltzeko aukera egongo da A-1 Bergarako irteerako lau ordain lekutan. Aurreikusita zuten baino gidari gehiago dabiltza A-1 autobide ordainduan, eta peajean sortzen diren auto ilarak sahiesteko hartu dute erabakia.

Informatika ikastaroak jubilatuendako San Joxepe zentroan

 Bergara Bergarako jubilatuen zentroan (San Joxepe) informatika ikastaroak hasiko dira, otsailaren 9an. Jubilatuendako ikastaro hauek doan izango dira.

Artekale urbanizatzeko proiektua idazteko lana esleitu du Udalak

 Bergara Asteleheneko osoko bilkuran onartu zuen udalbatzak Artekale urbanizatzeko proiektua idazteko lanak Iñaki Aspiazu arkitektoari esleitzea. Urbanizatzeko lanak noiz hasiko dituzte, baina, zehaztu barik dago oraindik.

Labegaraietan skate pistak egin nahi dituzte

 Bergara Asteleheneko osoko bilkuran, Labegaraietako kirol gunean dagoen auditorioa eraisteko lanen baldintza plegua onartu zuten. Udalaren asmoa da orain auditorioa dagoen tokian skate pistak egitea.

Antxon Sasiainek gose greba laga du

 Bergara Hogei egun eta gero, Antxon Sasiain presoak bertan behera laga zuen gose greba eguaztenean, hilak 28. Parisko Osny kartzelatik Normandiako kartzela batera eraman zuten orain dela aste batzuk, eta orduantxe hasi zuen gose greba.

EHNA egiteko aukera, Angiozarren

 Bergara Etzi, domeka, EHNA egiteko aukera izango dute Angiozarko auzotarrek. Aurreko domekan, Osintxun egon ziren Bai Euskal Herriari taldekoak, eta hamahiru auzotarrek eskatu zuten agiria.

Bergarako ezker abertzaleak dei egin du Espainiari ezetz esateko

 Bergara Jende ugari elkartu zen aurreko zapatuan ezker abertzaleak egin zuen prentsaurrekoan. Martxoaren 14ko hauteskundeen gainean egin zuten berba, eta hauteskundeok Espainiari ezetz esateko aprobetxatu behar ditugula adierazi zuten.

Kultur Astea Ipintza Institutuan

 Bergara Urtero bezala aurten ere Kultur Astea izango dute Ipintza Institutuan. Urtarrilaren 27an, asteartea, emango zaio hasiera eta urtarrilaren 30ean, Santo Tomas egunean, amaituko da. Hiru atal nagusi izango dira: Mahai Inguru bat "Txirrindularitza" gaiarekin, Herri Krossa eta Olinpiadak.

EHNA egiteko aukera Osintxun eta Angiozarren

 Bergara Bai Euskal Herriari taldeak Osintxu eta Angiozarrera eramango du EHNA tramitatzeko aukera. Domekan hurbilduko dira Osintxura, eta otsailaren 1ean, Angiozarrera.

Saharako errefuxiatuen kanpamentuak bisitatuko dituzte zenbait herritarrek

 Bergara Arrakastatsua izan da janaria batzeko kanpaina Saharako kanpamentuetan bizi diren errefuxiatuendako. Iaz beste janari jaso dute Bergaran, eta datorren aste hasieran bidaliko dute Donostiara. Era berean, zenbait herritarrek Saharako kanpamentuak bisitatuko dituzte apirilaren 7tik 11ra.

Herriko odol emaileak: iazko zifrak hobetu nahirik

 Bergara Gipuzkoako odol emaileen elkarteek –Bergarakoak tartean– odol ateratzeak gehitzeko kanpaina jarri dute martxan. Gipuzkoan, aurten, 33.000 odol ateratze lortzea da helburua. Bergarako Odol Elkarteari dagokionez, odol emaile gazteak erakartzea da asmo nagusia.

Kultura etxeko erakusketa gela liburutegi egingo dute

 Bergara Udal Liburutegian dagoen toki arazoa dela-eta, kultura etxeko erakusketa aretoa haur liburutegi bihurtzea erabaki du Udalak. Dena dela, aldaketa hori egingo dute Arostegi etxean aurreikusita dagoen erakusketa areto berria egin eta gero.

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak

Gizonen txamarra
Mariskoa
La mejor calidad
Plantilak