Lapurreta saiakera Artatse elkartean

 Bergara Astelehenean lapurreta egiten saiatu ziren ezezagun batzuk Artatse elkartean. Hala ere, bertatik esan digutenez, ez zuten ezer esanguratsurik eraman.

Udalak bi milioi euroko dirulaguntza eskatu dio Jaurlaritzari

 Bergara Bergarako Udalak bi milioi euroko dirulaguntza eskatu dio Eusko Jaurlaritzari, 2004-2008 epe bitartean herrian egingo diren bost proiekturen finantzaketan laguntzeko.

"El feeling es así" antzezlana ikusgai

 Bergara Martxoaren 26an, ostirala, "Tearto" taldeak "el feeling es así" antzezlana eskainiko du. Zabalotegi aretoan izango da gaueko 22:30ean.

Euskal Herriko itzuliko lehenengo etapan lau mendate igoko dituzte. Asentzioko gaina helmugatik gertu

 Bergara Gaur aurkeztuko dute Euskal Herriko txirrindulari itzulia. Donostian egingo dute aurkezpena. Lehenengo etapa Bergaran hasi eta amaituko da, eta 139 kilometro izango ditu. Apirilaren 4an eta 5ean txirrindularitza giroa izango da nagusi Bergaran. Lasterketarekin lotutako ekitaldietan, Bergarako musika bandak ere esku hartuko du.

Lanbide Heziketa azokan izango da Migel Altuna

 Bergara Martxoaren 26tik apirilaren 1era egingo dute Bilboko erakustazokan Lanbide Heziketaren gaineko bigarren azoka. Eusko Jaurlaritzak antolatuta, erkidegoko hainbat ikastetxek erakutsiko dute ze lan egiten duten eta euren ikasketek ze irteera duten.

The Shocker taldearen emanaldia, bertan behera

 Bergara The Shocker taldeak bertan behera utzi behar izan du gaurko, eguena, 22:00etan aurreikusita zuen kontzertua Bergaran.contributors:

Etxeko ardurak trukatzeko ikastaroa antolatu du Udalak

 Bergara Astelehenean, hilak 22, hasiko dira eskolak. Ikasgaiak ugari izango dira: joskintza, lisatzea, sukaldaritza, iturgintza, elektrizitatea, brikolajea… Interesatuek udaleko Gizarte eta Ongizate zerbitzura edo 943 77 91 25 telefono zenbakira jo dezakete. Izen ematea doanekoa da.

Miguel Altunako 15 ikaslek atzerrian praktikak egingo dituzte

 Bergara Miguel Altunan ikasten diharduten 15 ikaslek atzerrian egingo dituzte praktikak datozen hilabeteotan. Hain zuzen ere hamabi asterako joan dira atzerrira.

Juan Iturralde San Joxepeko presidente izateko proposatuko dute

 Bergara San Joxepe erretiratuen elkarteko bazkideek batzar berezia egingo dute eguaztenean, hilaren 17an, 17:00etan. Zuzendaritza batzordearen berritzea izango dute aztergaia. Juan Iturralde presidente izateko proposatuko dute batzarrean.

Bergarako Batasunak azken hauteskundeen balorazio positiboa egin du

 Bergara Bergarako Batasunak hauteskundeen gaineko balorazioa egin du. Azken Udal Hauteskundeetan baino boto gutxiago jaso dituztela esan dute, baina kanpainan izan dituzten arazo ezberdinak kontuan hartuta, oso balorazio positiboa egin dute.

EAJ-k 3.227, Bergarako Ekimenak 1.361 eta PSE-EE-k 1.223 boto lortu dituzte

 Bergara Amaitu da Bergaran boto kontaketa. EAJ-k lortu ditu boto gehien eta Bergarako Ekimena izan da bigarren indarra. Hona hemen alderdi bakoitzak jaso dituen botoak:

Pertsona bat atxilotu du Ertzaintzak

 Bergara Pertsona bat atxilotu du Ertzaintzak. Botoa ematera zioan atxilotua izan denean. Oraindik ez dugu jakin zergatia. Jende asko ari da hautestontzietara gerturatzen. Boto kontaketa egin bezain laster argitaratuko ditugu emaitzak webgune honetan.

Bergaran elkarretaratzea egin dute eguerdian

 Bergara Atzoko Madrileko atentatua gaitzesteko elkarretaratzea egin da Bergarako San Martin plazan, eguerdian. Herritar mordoa elkartu da bertan, isilean eta inolako pankarta barik. Udaletxeko Ikurriña masta erdian jarri dute. Bergarako enpresa askotan ere ordulaurdeneko lanuztea egin dute.

Madrileko atentatua gaitzesteko elkarretaratzea gaur arratsaldean

 Bergara Juan Jose Ibarretxe Lehendakariak egindako deiari erantzunez, Madrileko atentatua gaitzesteko elkarretaratzea egingo da gaur, eguena, Bergarako San Martin plazan, 20:00etan.

Gazteen kale agerraldia plazan

 Bergara Herriko hainbat gaztek kale agerraldia egin dute San Martin Plazan.

Santu Martirixen Feria zapatuan Osintxun

 Bergara Santu Martirixen Eguna izan zen martxoaren 3an. Txurrumilo elkarteak antolatuta, egun hori ospatzeko feria egingo da Osintxun zapatuan, martxoaren 6an,.

Tertuliak, zinema, kontzertuak… hil osoan, gaztetxean

 Bergara Kontzertuak, Emakumearen Egunerako solasaldi bat, demoen eguna, antzerkia… antolatu dute Gaztetxeko arduradunek martxorako. Gaur, hilak 4, hasiko dira ekintzak, tertulia batekin, 19:00etan.

AHTak ez duela konponduko garraioaren arazoa esan du Aralar-zutik koalizioak

 Bergara Aralar-Zutik koalizioak salatu ditu Abiadura Handiko Trenaren gainean azken asteotan izandako zenbait gertakari. Proiektu horren kontrako ahotsa Madrilera eramango dutela gaineratu dute koalizioko ordezkariek. Angiozarren egin dute prentsa aurrekoa.

Bergarako proposamenaren bultzatzaileek ekitaldiak antolatu dituzte

 Bergara Bergarako proposamenaren bultzatzaileek hainbat ekimen antolatu dituzte datozen egunetarako, Bergaran. Datorren zapatuan zazpi lizarren landaketa egingo dute Zurradero parean eta hurrengo astean hainbat hitzaldi egingo dituzte.

Justizia behingoz euskalduntzeko eskatu du EHEk

 Bergara Elurra egiten duen arren, Debagoiena osotik etorritako lagunek hartu dute parte EHEk deitutako manifestazioan. Euskarak justizian bizi duen zapalketa salatu, eta irtenbideak aldarrikatu dituzte, "gure eskubidea delako, epaitegietan euskaraz".

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak

Moketak eta alfonbrak garbitu
Harategiko produktuak
Egongela