Logoa

San Antonio eguna ospatuko dute Bergaran

 Bergara Bergarako San Antonio auzoan jaiak ospatu dituzte asteburuan. Gaur, ekainak 13, San Antonio eguna, meza izan dute.

Gaztetxearen 5.urteurrena ospatuko dute ekainaren 19ra bitartean

 Bergara " 5 urte kartzela gune aske bilakatzen. Gizartearen ereduak onartzen ez ditugulako!!" lemapean ospatuko dute Gaztetxearen urteurrena. Bihar hasi eta hilaren 19a bitartean denetariko ekintzak egindo dira.

Novedades antzokia berreraikitzeko eskatu dute zenbait herritarrek

 Bergara Aste Santua bukatzeaz bat Novedades antzokiak ateak itxi zituen. Herritar talde batek eskatzen dio Udalari aretoa berreraikitzea eta zine zerbitzua martxan jartzea eskatu diote.

Lehenengo Trikiti Festa ospatuko dute Bergaran

 Bergara Ekainak 18, zapatua, Lehenengo Trikiti Festa egingo da Bergaran. Antolatzaileak herriko trikiti zaleak izan dira. Laguntzaileak, aldiz, Bergarako Udala, Eusko Label eta Jardun Euskara Elkartea.

Gazte mailako futbol taldea, Gipuzkoako finalera

 Bergara Bergara KEko gazte mailako futbol taldeak Gipuzkoako finala jokatuko du zapatuan, hilaren 4an, Zubietan, 17:00etan. Bergararrak euren multzoko txapeldunak izan dira eta Vasconia beste multzoko liderraren aurka jokatuko dute finala.

Abendurako amaitu nahi dituzte Urteagako lanak

 Bergara Lau aste daramatzate Urteagako Eskusarte harrobian lanean. Eskusarten lerradurak izan ostean, 2003ko azarotik itxita dago Bergaratik Antzuolarako errepide zaharra. Avaya eta Geofisa enpresek dihardute mendi-mazelari eusteko lanetan.

Parte-hartzea bultzatzeko bideak topatzea izango da Jardunen erronka

 Bergara Elkartearen gaur eguneko diagnosia eta aurrera begirako erronkak zehaztu dituzte urtemugako ospakizunen baitan.

Untzurruntzaga saritu dute Gasteizen

 Bergara Juan Antonio Untzurruntzaga bergararrak lehen saria lortu du aurtengo San Prudentzio Argazki Lehiaketan, Paseando por la playa izenburuko lanari esker. Gasteizeko lehiaketa Estatu mailakoa da, aurtengoa 36. ekitaldia zen, eta 900 argazki inguru jaso dituzte. Untzurrunzagak 600 euro eta diploma eskuratu ditu sari gisa.

Labegaraietako skate pista, gertu

 Bergara Aste honetan amaitu dituzte Labegaraietako skate pista egiteko lanak. Ia urtebeteko atzerapenarekin heldu da skate pista, hasiera baten lehengo udan zabaltzekoa zen-eta. Edozein modutan, patinetearekin edo mendiko bizikletarekin akrobaziak egitea gustuko dutenek pista zabalik daukate dagoeneko.

Suradesa enpresak egindako lanei esker 4.178.590 euro aurreztu ditugu Debagoiendarrok

 Bergara Suradesak argitaratu duen txostenaren arabera, azken bost urtetan 4.178.590 euro aurreztu ditu Debagoienean egindako lanei esker. 2004an, guztira, 1.200 etxebizitzek jaso zituzten onurak. 1.948 eskaerari erantzun zien gainera Suradesak.

Jose Mari Carrereren 'Gizon ustelgaitza' bakarrizketa eguenean

 Bergara Jardunen 15. urteurrena ospatzeko ekitaldien barruan antolatu dute bakarrizketa. Zabalotegi aretoan izango da, hilaren 26an, eguena, 19:30ean.

Emakumea Pilotari, prentsaurrekoa egingo dute

 Bergara

Bergarako Udalak euskal pilotan emakumeen parte hartzea sustatzeko asmoz, lankidetza hitzarmena sinatu berri du Gipuzkoako Euskal Pilota

Bergara-Elgeta bidea guztiz itxita; kamioia traban

 Bergara Kamioi luze bat dago traban. Elgetatik Bergarara kilometro eta erdi ingurura dato bidea itxita. Izarreko bueltan geratu da eta ezin da ez gora eta ez behera pasatu. Ertzaintza bertan da, eta denbora tarte luzerako kontua izango dela esan digute.

Sekula baino partehartze handiagoa Koldo Eleizalde literatura lehiaketan

 Bergara Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzuak 556 lan jaso ditu lehiaketaren 20. aldian. Zapatuan banatu zituzten Bergaran Koldo Eleizalde literatura lehiaketako sariak.

Diazek eta Okiñenak irabazi dute Bergara Hiria txapelketa

 Bergara Diazek eta Okiñenak osatutako bikoteak eskuratu du Bergara Hiria Txapelketa, astelehenean, nagusien mailako finalean, Berasaluze eta Apraiz gainditu ondoren, 22-13. 22 urtetik azpikoen finalean emaitza bera izan zen, Apezetxea eta Diez de Ultzurrunen alde.

Jardunek 15. urteurrena ospatuko du

 Bergara Jardunek maiatzaren 25etik 28ra ekintza ugari antolatu ditu 15. urteurrena ospatzeko.

Jolasleku Ibiltaria bosgarren urtez antolatu du Jardunek

 Bergara Jardun Euskara Elkarteak 5. urtez jarraian Jolasleku Ibiltaria programa martxan jarri du. Lehenengo saioa maiatzaren 26an izango da, Munibe plazan, 17:00etatik 19:00etara.

Euriari ere aurre Bergarako jaietako herri bazkarian

 Bergara Paella ederra egin dutela ez dago dudarik. Euritan bustitzen egon arren ere jaten jarraitu dute askok eta askok. Batzuk aterpean: beste batzuk, tinko, hasieran jarri diren leku berean. Giro polita plazan eta inoiz baino jende gehiago herri bazkarian.

UNED-eko udako ikastaroetako matrikulazioa zabalik

 Bergara Ekaina eta uztaila bitartean izango dira UNED-Bergarako udako ikastaroak. Aurten, gainera, beste zentro eta unibertsitate batzuk duten eskaintza ere izango du.

Sutea Bergarako Torunsa enpresan

 Bergara Goizeko 09:00etan piztu da sua San Juan auzoan dagoen Torunsa enpresan. Ez da inor zauritu, une horretan ez zegoen eta langilerik.

Gida komertzialeko produktuak

Bastidoreak
KARETA AUTOMATIKOAK
Aholkularitza orokorra
Giza baliabideak
Berokiak