Jazz eta blues emanaldia egingo du Basin Street Cafe taldeak egubakoitzean

 Bergara Udako gauak girotzeko, musika emanaldiak antolatu ditu Udalak. Egubakoitzean, hilak 9, blues, ragtime, jazz, dixie eta AEBetako hegoaldeko beste hainbat estilo jorratzen dituen Basin Street Café taldearen emanaldia izango da Espoloian, 22:30ean. Estatu batuarrak diruditen arren, Bilbotik datoz.contributors:

Bergararrek giro paregabean igaro zuten San Martzialgo erromeria

 Bergara Kultura Zerbitzuak 231 mahai alokatu zituen atzorako; jana eta edana ere gura beste egon zen. Herri-jolasetan lagun askok hartu zuten parte; batzuk sokatiran ibili ziren eta hainbat txingak eramaten.

Udalak 21,8 milioi euroko aurrekontua izango du, EAJ-EA koalizioaren babesarekin

 Bergara Bergarako Udalak 19.785.166 euroko aurrekontua izango du aurten. Era berean, Mizpirualde egoitza (2.448.692 euro), Udal Euskaltegia (379.061 euro) eta Bergarako Bihargintza SA (1.798.480 euro) erakundeen aurrekontuak ere onartu zituen udalbatzak astelehenean.

Tourraren porra deitu du Lokatzak hilaren 3rako eta 4rako

 Bergara Aurtengo Tourra hastera doala-eta, porra deitu du Lokatza txirrindulari eskolak. Parte hartzeko txartelak uztailaren 3an eta 4an, asteburua, ipiniko dituzte eskuragai Bergaran eta baita Antzuolan ere. Asti nahikoa, hortaz, apustua prestatzeko.

Orfeoiak eta musika eskolako bi taldek kontzertua eskainiko dute

 Bergara Bergarako Orfeoiak eta musika eskolako bi taldek emanaldia egingo dute asteburuan, uztailaren 2an, egubakoitza, hain zuzen. Mariaren Lagundiaren elizan izango da, 20:30ean.

Iskanbila sortzen ari den erraustegia Bergaran egin dezakete

 Bergara Gipuzkoako Aldundiak zazpi Mankomunitatetako ordezkariak bildu ditu, Gipuzkoako erraustegi nagusia nun kokatu erabakitzen jarraitzeko. Bederatzi proposamen eta zortzi udalerri dira hautagaiak. Bergara horietako bat da.

San Pedro eta San Martzial jaiak

 Bergara San Pedro eta San Martzial jaietako ekitaldiak hasi dira dagoeneko. Datozen egunotarako hainbat ekitaldi iragarri ditu Udalak. Bestalde, eguaztenean, ekainaren 30ean, San Martzialera igoera egingo da.

Justo Garateren gaineko ikastaroa antolatu du UNEDek

 Bergara Justo Garate o la integración de saberes: una mirada antropológica (1900-1994) izenburuko ikastaroa iragarri du UNED ikastetxeak datorren egubakoitzerako, uztailak 2.

Herriko margolarien erakusketa eta ikastaroa, Bearten eskutik

 Bergara Beart elkarteak hainbat ekintza ditu abian uztailean: alde batetik, herriko margolarien erakusketa zabalduko da gaur, egubakoitza; bestetik, gaztetxoendako marrazketa eta margo ikastaroa antolatu du.contributors:

Ikastaroak KZgunean uztailean zehar

 Bergara KZguneak ordutegi berria izango du uztailean, 8:00etatik 16:00etara egongo da zabalik. Nobedade moduan "Irudi Digitalen Tratamendua" ikastaro berria egongo da. Uztailaren bukaerara arte egongo da zabalik KZgunea.

Musika Eskolak aurtengo diplomak banatuko ditu

 Bergara Musika Eskolak aurtengo diplomadunei tituluak banatuko dizkie hilaren 22an, martitzena. Ekitaldia eskolan izango da. Diplomadunek kontzertua eskainiko dute aurretik.

Saharako haima bat jarri zuten Bergaran Komite Internazionalistek

 Bergara Saharar herriaren gaineko astea egin dute Bergaran; ekimen horri amaiera emateko postuak eta haima bat egon ziren plazan

Sendabelarren inguruko irteera antolatu du Jardunek

 Bergara Sendabelarrak ezagutzeko eta jasotzeko mendi irteera antolatu du Jardun elkarteak hilaren 26rako. Izenematea zabalik dago euren egoitzan, eta interesa duen edozeinek parte har dezake. 6 euro da.contributors:

Roberto Izagirre bergararrak irabazi du ipuin barregarrien lehiaketa

 Bergara Barre barra-barra ipuin barregarrien lehiaketaren sari banaketa egin zuten atzo arratsaldean Bergaran. Debagunek, Debagoieneko euskara elkarteen elkargoak antolatutako lehiaketa Roberto Izagirrek irabazi du. Aitaren kontakizunetan oinarritutako obra idatzi du Roberto Izagirre bergararrak.

Aranzabal, Zaragozara

 Bergara Agustin Aranzabalek Zaragoza futbol taldean jokatuko du datozen bi denboraldietan. Hirugarren bat jokatzeko aukera ere jasotzen da sinatu berri duen kontratuan.

Bergara dantzan ipini zuten 200 lagunek erromeria giroan zapatuan

 Bergara Abarka Dantza Taldearen deiari erantzunez 200 dantzari inguru ibili ziren herriko kaleetan. Erromeria giroa herrira zabaltzea zen antolatzaileen asmoa, eta gustura geratu ziren emaitzarekin.

Ferrerasek irabazi du Bergara Hiria argazki lehiaketa

 Bergara Javier P. Fdez. Ferreras bizkaitarrak lehen saria irabazi du Bergara Hiria Argazki Lehiaketan, koloreetako eta zuri-beltzezko kategorietan.

'Bergara dantzara!' erromeria zapatuan, ekainaren 12an

 Bergara Orain dela bi urte Jalgi hadi dantzara erromeriak izandako arrakasta ikusita, Abarka dantza taldeak, Xamatz taldearen laguntzaz, Bergara dantzara! jaialdia antolatu du zapaturako, ekainak 12. Antolatzaileek 500 bat dantzari biltzea espero dute zapatuko erromerian.

Lazarragaren gaineko hitzaldia egingo du Jerardo Elortzak

 Bergara Lazarragaren eskuizkribuaren gaineko informazioa, aurkikuntzaren ondorioak, Lazarragaren beraren garrantzia… landuko ditu Jerardo Elortza adituak gaur, ekainak 8, Lazarraga, Hegoaldeko lehen euskal idazle ezaguna hitzaldian. Migel Altuna institutuan izango da, 19:30ean.

Kalitate ziurtagiria jaso du Mizpirualde Egoitzak

 Bergara Mizpirualde Egoitzak ISO 9001-2000 ziurtagiria jaso du gaur, ekainak 7, DNV (Det Norske Veritas) Bilboko erakundearen eskutik. Oteic aholkulari enpresarekin lanean izan dira Mizpirualde langileak 2003ko irailetik aipatutako ziurtagiria jasotzeko.

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak

Aholkularitza
Jostailuak
Koadernoak
Gizonezkoen barruko arropa
Logela