Logoa

Jardun elkarteko aisialdi taldeek ikasturtea hasiko dute zapatuan

 Bergara Txapligu eta Txiskrilabi taldeak aste honetan hasiko dira lanean. Txapligu taldea 9-11 urte bitarteko gazteei zuzendutako egitasmoa da. Txiskrilabi taldea, berriz, 12-16 urte bitarteko gazteei zuzendutako aste bukaeretako aisialdi eskaintza da. Bi taldeek urriaren 8an hasiko dute ikasturtea.

Eklipseari begira

 Bergara Bi hauek moduan, beste asko ere eguzkiari begira egon dira goizean. Betaurreko bereziak edo bestelako mediorik eduki ezean, zaila zen ezer bereiztea, baina fenomeno polita ikusi ahal izan dute argazkiko lagunek. Kalean ez da asko igarri; pixka bat ilundu du, baina, gurean eklipsea ez da osoa izan.

UEFA erakundearen mini estadioa Agorrosinen

 Bergara UEFA Europako futbol erakundeak mini estadio bat oparitu dio Bergara Kirol Elkarteari. UEFAren 50. urteurrena dela eta, Espainiako Estatuan horrelako 40 mini estadio jarriko dituzte eta Gipuzkoara helduko den bakarra Agorrosingoa izango da.

Antxon Sasiain presoaren aldeko mozioa onartu du udalbatzak

 Bergara Antxon Sasiain bergararraren aldeko mozioa onartu zuen udalbatzak astelehenean. Etxeratek aurkeztutako mozioa EAJ-EA eta Aralarren botoekin onartu zen. Besteak beste, Sasiainen askatasuna eta estraditatua ez izatea jasotzen da onartutako testuan.

Jardunek Mikologiaren inguruko jardunaldiak antolatu ditu

 Bergara Iaz, mikologiari eskainitako hitzaldiak antolatu zituen Jardunek eta solasaldiak izandako arrera ona ikusita aurten ere jarduanldiak antolatu ditu.

Hogei karreratik gora eskainiko du UNEDek ikasturte berrian

 Bergara Donostian egin zuen UNEDek 2005-2006 ikasturtearen aurkezpena atzo. Hogei unibertsitate karreratik gora eskaintzen ditu UNEDek ikasturte honetan, baita beste hainbat ikastaro, diploma eta master ere. Matrikula egiteko epea zabalik dago.

Bergarako udal webguneak helbide berria dauka

 Bergara Abuztua geroztik, Bergarako Udalaren webgunearen helbidea www.bergara.net da. Orain arte www.bergara.es helbidea erabili da. Baina, hiritarrek .net edo .org helbide-domeinuetara joateko joera dutela ikusita, aldaketa hau egitea erabaki du Bergarako Udalak.

Ongietorri beroa egin zioten zapatuan Mikel Garaiondori Osintxun

 Bergara Antxon Sasiain bergararraren estradizioa dela eta elkarretaratzeak deitu dituzte urriaren 3ra bitartean.

Jolasleku ibiltariaren lehenengo saioa egubakoitzean

 Bergara Jardun Euskara Elkarteak Jolasleku Ibiltaria programa martxan jarri du. Lehenengo saioa irailaren 23an izango da, Espoloian, 17:00etatik 19:00etara.

Mikel Garaiondo preso osintxuarrari ongi etorria

 Bergara Bergarako Askatasunak adierazi duenez, zapatuan, irailaren 24an, Mikel Garaiondori ongi etorria egingo zaio. Ekitaldia arratsaldeko 20:00etan izango da Osintxu auzoko plazan. Ondoren, afaria izango da Osintxun bertan.

Erreileno eta tostoien kofradiak ohorezko lau kide berri ditu atzotik

 Bergara Jose Mari Zezeaga pilotariak, Odol emaileen elkarteak, Natalio Juaristik eta Alai Taldeak atzo egin zioten zin izendapenari kofradiak egin zuen VI. kapituluan.

Hasi dira San Martin jaiak

 Bergara Gaur, irailak 16, San Martin eguna Bergaran. Egun osorako makina bat ekitaldi daude antolatuta, baita astebururako ere.

Urria, azaroa eta abenduan hainbat ikastaro eskainiko dira

 Bergara Bergarako Udalak urria, azaroa eta abendurako ikastaroak antolatu ditu:

I. San Martin Argazki Rallya

 Bergara Aurten lehen aldiz, I. San Martin Argazki Rallya egingo da. Edonork har dezake parte lehiaketan. Gainera, diapositiba emanaldia egingo dute aurkeztutako lanekin.

San Martin jaietako danborradetako entseguak

 Bergara Hona hemen San Martinetako danborradetako entsegu egunak.

Euskalduntze- alfabetatzea eta euskararen erabilera bultzatzeko kanpaina abiarazi dute

 Bergara Bergarako Udaleko Euskara Batzordeak, Jardun Euskara Elkarteak, Udal Euskaltegiak eta Akulu-AEK euskaltegiak antolatu dute kanpaina. Helburua da herritarrak euskara ikastera edota dakitena hobetzera animatzea, eta bide batez, euskara dakitenak berba egitera animatzea. Kanpainan azpimarratu nahi izan duten mezua honakoa da: "Merezi du! Ikasi erabiltzeko eta erabili ikasteko".

Jarduneko begirale lan poltsa osatzeko deia zabalik

 Bergara Bergarako Jardun elkarteak 2005/2006 ikasturterako eta asteburuan lan egiteko begirale lan poltsa osatu nahi du.

Industria gune berria egokituko dute Mekolalden

 Bergara Bergarako Udalak, Tornilleria Deba enpresak eta Grupo Eibar eragileak hitzarmena sinatu zuten atzo, uztailak 28, udaletxean. Akordioaren helburuak kaskoan dauden lantegiak herriaren kanpoaldera ateratzea, eta zaharkituta geratu diren industria guneak suspertzea dira.

Odol ateratzea Seminarioan

 Bergara Bergarako Odol emaleen Elkarteak aditzera eman duenez, hurrengo odol ateratzea eguaztenean, uztailaren 27an, egingo dute Seminarioan, ohiko ordutegian.

2005-2006 denboraldian ez da senior mailako saskibaloi talderik egongo Bergaran

 Bergara Adinean gora joanez gero, emaitzak kaskarragoak izan dira elkarteko lau kiroletan. Egubakoitzean izan zen batzar orokorra eta lehendakariaren agurraren ostean, kirol eta diru kontuak jorratu ziren.

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak