Gorlako Igoera jokatuko da zapatuan, ekainaren 5ean

 Bergara Zapatukoa Gorlako Igoeraren 14. ekitaldia izango da. Bergara Racing taldeak antolatutako proban 62 partaide izango dira. Aitor Zabaleta dugu garaipena eskuratzeko faborito nagusia

"Ixa" obra antzeztuko du Hika taldeak

 Bergara Hika taldeak "Ixa" obra antzeztuko du Novedades aretoan ekainaren 4an, ostirala, gaueko 22:30ean. Hika teatroak Mikel Laskurain aurkezten du Agurtzane Intxaurragaren zuzendaritzapean eta Arantxa Iturbe eta Agurtzane Intxaurragaren testuarekin.

Jende gehiegi ez, baina giro polita egon da asteburuan Bergaran

 Bergara Bitorianatxoren jaitsierarekin hasi ziren Pazkoak, eta gazte zein helduek izan dute zerekin gozatu asteburuan zehar. Gaur eta bihar ere ez dute aspertzeko arrazoirik izango

Bergarako argazkien erakusketa zabaldu du Azurrek

 Bergara Azur argazkilari bergararrak herria aukeratu du erakusketa berriko protagonista moduan, eta hamahiru argazkik osatutako erakustaldia aurkeztu du. Artekale kaleko pizzerian dago zabalik erakusketa hori, ekain osoan.

Itxita egongo da kiroldegia jaietan

 Bergara Datozen astelehenean eta martitzenean, itxita egongo da herriko kiroldegia, jaiak direlako.

Aritzeta abesbatzaren 25 urteak, erakusketan

 Bergara Aritzeta abesbatzaren historiaren gaineko erakusketa dago zabalik udaletxean, ekainaren 1era bitartean. Argazki, agiri historiko, prentsa errekorte eta beste dokumentu batzuen bidez, 25 urteren errepasoa egiten du erakusketak.contributors:

Juanjo Altuna margolariak Tutera Hiria lehiaketa irabazi du

 Bergara Juanjo Altuna margolariak Tutera Hiria lehiaketa irabazi du. Espacios en construccion lanari esker nagusitu zen Altuna. 86 lan jaso ziren lehiaketan. Epaimahaiak maiatzaren 21ean eman zuen erabakia jakitera. Altunak 12.000 euroko saria jasoko du.

Munduari bira bizikletan zelan eman zion azalduko du Eneko Etxebarrietak

 Bergara Munduari bira bizikletan eman zion Eneko Etxebarrieta gasteiztarrak. Bidaia horren kronika egingo du martitzenean, maiatzak 25, kultura etxean, 19:00etan. Diapositibak eskaini eta azalpenak emango ditu.

Urtebete ondoren, egoera ez dela aldatu salatu du Bergara Aurrerak

 Bergara Datorren astean beteko da urtebete udala osatu zela, eta orduko putxerazoak oraindik iraun egiten duela salatu du Bergara Aurrerak prentsaurrean.

Aurten 87 urte egiten dituzten bergararrei omenaldia domekan

 Bergara Aurten 87 urte egingo dituzten bergararren omenezko ospakizun ekitaldia izango da maiatzaren 23an, erretiratuen egoitzan. 42 lagun omenduko dituzte egun horretan. Ohikoa denez, Udaleko eta San Joxepeko ordezkariak izango dira omenaldian.

Fito y Fitipaldis taldearen bigarren kontzertu bat antolatu dute hilaren 27rako

 Bergara Fito y Fitipaldis taldeak bigarren emanaldi bat egingo du Debagoienean, aurreikusita zegoenaz gain. Hala antolatu du Jam aretoak, jendeak eskatuta. Hilaren 27an eta 28an joko du taldeak. Sarrerak salgai daude.

Zezenen margoak daude ikusgai kultura etxean

 Bergara Zezenak ageri dira erakusketako margo guztietan; askotan, Bergara ere bai. Maiatzaren 23a arte dago zabalik kultura etxean. Zezenzaleak taldeak antolatu du.

Nagusientzako Nazioarteko VII. Txotxongilo Mostra egingo da Bergaran

 Bergara Mostra maiatzaren 20 eta 23 bitartean egingo da. Taun Taun antzerki taldeak antolatu du, Bergarako Udalaren laguntzarekin. Helduentzako Mostra bada ere, kaleko ikuskizunak adin guztietako jendeari zuzendutakoak dira. Bergarako Txotxongilo Mostrak beste herrialdeetan eta antzerkiaren esparru honetan egiten denaren erakusgarri izan nahi du.

Proposamen berria egin dute lehen ere Bergarako Proposamena egin zutenek

 Bergara Joan zen abenduaren 15ean Bergarako Proposamena aurkeztu zutenek, beste proposamen bat aurkeztu dute gaur goizean. Aurrekoa aurkeztu zuten toki berean izan da ekitaldia: Bergarako Olaso Dorrean, hau da, Telesforo Monzonen jaiotetxean.

Ibarreko 150 lagun bilduko dira Atzegi Eguna ospatzeko

 Bergara Atzegi elkarteak antolatuta, ibarreko 80 bat gutxitu psikiko eta horien senideak -150 bat, guztira- bilduko dira hilaren 15ean Bergaran, Atzegi Eguna ospatzeko.contributors:

Fanzinearen bertsio digitala prestatu du Gaztetxeak

 Bergara Gaztetxearen fanzinea, Astindu, Interneten dago, www.astindu.org helbidean. Orain arte kaleratutako artikulu, idatzi, erreportaje… guztiak daude bertan, baina baita aukera berriak ere.

‘Panti’-ri harrera jendetsua egin zioten Bergaran

 Bergara Xabier Oregi Panti-k 17 urte egin ditu preso Espainiako hainbat espetxetan, eta aurretik beste bost urte egin zituen erbestean. Zapatuan utzi zuten aske, eta Bergarara itzuli zen. Goizean irten zen Murtziako espetxetik eta 20:00ak inguruan iritsi zen Debagoienera.

Goiko Estazioko eraikina berrituko dute

 Bergara Goiko Estazioko eraikina berritzeko proiektuarekin aurrera egitea erabaki du Udalak. Lanen aurrekontua 181.000 euro ingurukoa da. Kultura zerbitzuko iturrien arabera, uda ostean lanekin hastea da helburua.

Euskal kantuen liburuxka atera du Jardunek

 Bergara Lagun artean, kantu afarietan… abesteko moduko 40 euskal kanta ezagun bildu eta argitaratu ditu liburuxka baten Jardun euskara elkarteak. Bi eurotan dago salgai euren bulegoan, eta Pol-Pol eta Kortazar tabernetan.

Mikel Araiztegik irabazi du Bedelkarreko margo lehiaketa

 Bergara Bedelkarrek denda txikien inguruan antolatutako margo lehiaketan Mikel Araiztegi izan da irabazlea. Araiztegik 1.000 euroko saria eskuratuko du.

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak

Makina industrialak
Ibilgailu aseguruak
Bastidoreak
Utilajea