Bergarako Herri Mugimenduak hainbat ekitaldi antolatu ditu datorren asterako

 Bergara Herriko hainbat taldek sortu zuten iaz Herri Mugimendua, bi helbururekin: taldeen ateko elkarlana areagotzea, eta norbere aldarrikapenak egitea. Iaz hamabostaldi kulturala antolatu zuten Gabonen atarian eta aurten er hainbat ekitaldi antolatu dituzte.

Gurasoek umeekin euskaraz jolasteko ikastaroak antolatu ditu Udalak

 Bergara Guraso direnei zuzendutako ikastaroak antolatu ditu Udaleko Euskara zerbitzuak. Bi ikastaro dira: bata, Umeekin jolas egiteko ikastaroa, eta bestea, Gehixago eta hobeto: gurasoendako ikastaroa. Izena emateko epea zabalik da, dagoeneko.

Urteaga 29ko familiek gutxienez bost hil eman beharko dituzte etxetik kanpora

 Bergara Etxetik kanpora daude berriz ere Urteaga 29ko bost familiak. Eskusarte harrobia dagoen mendian lerradurak gertatu dira eta ondorioz, etxea uzteko erabakia hartu du Aldundiak. Baita Bergara eta Antzuola lotzen dituen GI-632 errepidea ixtekoa ere.

Agurtzane Crespo, ikasle onenen artean

 Bergara Kutxak Gipuzkoako ikasle onenak saritu zituen martitzenean, abenduaren 2an. Unibertsitateko ikasketetan espedienterik onenak lortu dituztenak nabarmendu dituzte sari hauen 27. ekitaldian. Saritutako 34 ikasleen artean Agurtzane Crespo bergararra dago.

Domekan hasiko dira Gabonetako argiak jartzen

 Bergara Gabonen atarian gaudela-eta, domekan ekingo diote herriko kaleetan Gabonetako argi apaingarriak jartzeari. Horrekin batera, erakusleiho lehiaketa abian da eta oinarriak kalean daude.

Nafarroako bandera udaletxeko balkoian

 Bergara Aralarreko kideek Nafarroako bandera jarri dute gaur, Nafarroaren eguna, udaletxeko balkoian. Ikurriñaren ondoan egon da ordu erdiz, kendu duten arte.

Ikerkuntzako Euskadi saria Ugalde bergararrarendako

 Bergara Fisika, kimika eta materialen zientzia alorretan jorratu du bere ikerketa lana Jesus Mari Ugaldek. Hamar hautagaien artetik bera izan da aukeratua.

Barikuan Bergarako Jam-en jo zuen, orain hilda agertu da Tijuanako kantaria

 Bergara Tijuana in Blue ikusteko aukera izan genuen ostiralean bertan Jam aretoan. Taldekideak asko ez dela zeuden bueltatuta taula gainera. Orain, berriz egin beharko dute planteamendua. Alloko bere etxean aurkitu dute hilotza.

Oihulari Klown eta Trokolo taldeek emanaldia egingo dute egubakoitzean

 Bergara Oihulari Klown eta Trokolo antzerki taldeek elkarlanean egindako De profesión: Princesa antzezlana egingo dute egubakoitzean, abenduaren 5ean, 22:30ean, Zabalotegi aretoan. Calèndula eta Muxutruka pertsonaien gora-beherekin barrea ziurtatuta dago.

Aukeratu dituzte datozen lau urteetarako auzo alkate izango direnak

 Bergara Udal hauteskundeen ondoren, auzoetarako Udal ordezkariak ere aukeratu dituzte. Ohituraz auzo alkate deitu izan diegu, eta izendapen berrietan denetarik dago: batzuek errepikatu egiten dute kargua eta beste batzuk, berriz, estreinatu egiten dira.

Bedelkar elkarteak musikaz jantziko ditu abenduko egubakoitzak

 Bergara Aurreko urteetan bezala, abenduko egubakoitzetan kaleak alaitzeko musika saioak antolatu ditu Bedelkarrek, herriko dendarien, ostalarien eta zerbitzuen elkarteak. Musika saiook herriko kaleetan barrena izango dira, 18:30etik 20:30era bitartean.

Migel Altuna institutuak errekonozimendua jaso du kalitatean

 Bergara Migel Altuna Lanbide Heziketako institutuak errekonozimendua jaso du bost eseak deritzon metodologia ikastetxean ezartzeagatik. Errekonozimendua Euskalit-en, Kalitatearen Euskal Erakundearen, eskutik jaso du, IX. Kalitatearen Europako Astean.

Gure Ametsa elkarteak Benito Lertxundi omenduko du

 Bergara San Antonioko Gure Ametsa elkarteak Benito Lertxundi kantaria eta musikaria omenduko du datorren abenduaren 18an. Abeslari oriotarrak euskal kulturaren alde egindako lanagatik omendu nahi izan diote Gure Ametsakoek.

Gabero abesbatza gaztearen emanaldia zapatuan

 Bergara Udazken Kulturaleko egitarauaren barruan egingo du emanaldia Gabero abesbatzak. Emanaldia 19:30en izango da, Zabalotegi aretoan, eta sarrera 2 eurotakoa da.

Gabero abesbatza gaztearen emanaldia zapatuan

 Bergara Udazken Kulturaleko egitarauaren barruan egingo du emanaldia Gabero abesbatzak. Emanaldia 19:30en izango da, Zabalotegi aretoan, eta sarrera 2 eurotakoa da.

Amodiozko gutunen lehiaketa abian da

 Bergara Amodiozko gutunen XII. Berrigara lehiaketako baldintzak kaleratu ditu aste honetan Jardun elkarteak. Horrekin batera, SMS bidezko II. maitasun mezuen lehiaketakoak ere bai, iaz lehenengoz egin bezala.

Lazpiur enpresak zilarrezko Q-a jaso du

 Bergara Lazpiur enpresak zilarrezko Q-a jaso berri du European Foundation for Quality Management (EFQM) erakundearen eskutik. Aipatutako ziurtagiriak kalitate alorrean egindako lana nabarmentzen du.

Arostegi etxean erakusketa aretoa egingo du Udalak

 Bergara Asteleheneko bilkuran onartu egin zuen udalbatzak Arostegi etxeko behe solairua erakusketa areto bihurtzeko proiektua. Horrekin batera lanak egiteko baldintzak ere onartu zituzten. Datorren urterako martxan egongo da.

Azaroaren 25a, baserriko plastikoa ateratzeko eguna

 Bergara Baserri inguruetan sortzen den plastikoa ateratzeko hurrengo eguna azaroaren 25a izango da, datorren martitzenean, hain justu. Debagoieneko Mendi Nekazaritza Elkartearen zerbitzua da, eta helburua da baserriek sor dezaketen plastikoa jasotzea.

Epaitegia zaharberritu egingo du Jaurlaritzak

 Bergara Eusko Jaurlaritzak epaitegia zaharberritzeko eta sarrera ezinduendako egokitzeko proiektua egin du. Batik bat, eraikina garbitu eta estalkia berrituko diote. Eraikinaren aurrealdeko lorategiak ere kenduko dituzte. Udalak begi onez ikusi du Eusko Jaurlaritzaren asmoa.

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak

Zapiak
Txakur jana
Prestamo eta hipotekak
Edredoiak
Eskatutako produktu guztiak