Logoa

Mentxu Gal artistaren margolan erakusketa Aroztegin

 Bergara Martxoaren 17an, ostirala, irekiko da erakusketa Bergarako Aroztegi aretoan. Inaugurazio ekitaldia 19:00etan izango da. Apirilaren 30era arte egongo da zabalik erakusketa.

Jaime Garcia matematikari ospetsuak erakustaldia egin du

 Bergara Kolonbiako Jaime Garcia matematikari ospetsua Bergarako Ipintza Institutuan izan da gaur, martxoak 14. Zur eta lur utzi ditu ikasleak bere erakustaldiarekin. Era ezberdineko ariketez osaturiko saioa egin du erakustaldian.

Kantu afaria Jardunen eskutik

 Bergara Aurreko urteetako arrakasta ikusita, aurten ere kantu afaria antolatu du Jardun elkarteak. Martxoaren 24an izango da, Artatse elkartean.

Mari Karmen Gallastegik irabazi du Euskadi saria

 Bergara Mari Karmen Gallastegi ekonomista bergararrak irabazi du 2005eko Gizarte Zientzien eta Humanitateen Euskadi saria. Ekonomia Azterketaren oinarrietan katedraduna da Mari Karmen Gallastegi Euskal Herriko Unibertsitatean, eta sari hori eskuratzen duen lehenengo emakumea.

Elexpururen hiztegia sarean jarriko dute

 Bergara Urtea bukatu baino lehen egongo da sarean: 22.000 sarrera eta 1.000 argazki izango ditu.

Emakumeen berdintasuna eskatu dute

 Bergara ESK sindikatuak deituta, kale agerraldia egin zuten bailarako hainbat kidek herriko plazan. Emakumeek %36 gutxiago kobratzen dutela salatu zuten.

Pentekoste jaietarako kartel lehiaketa deitu dute

 Bergara Bergarako Udaleko Kultura zerbitzuak antolatu du kartel lehiaketa. Bergaran bizi edo erroldatutako edozeinek har dezake parte lehiaketan eta kartelak Bergarako kultura etxean aurkeztu behar dira, apirilaren 28ko 14:00ak baino lehen.

Santu Martirixena ateri ospatu zuten osintxuarrek

 Bergara Badira urte batzuk San Emeterio eta San Zeledonioren omenezko feria egiten dutela osintxuarrek, eta zapatuan zorte itzela izan zuten eguraldiarekin. Eguna erabatekoa izan zuten, goizeko azoka eta harri-zulatzaile erakustaldiarekin, umeendako tute-mus-partxis lehiaketarekin arratsaldean eta bertso afariarekin iluntze-gauean.

Euskal dantzen ikastaroak antolatu dituzte

 Bergara Jardun euskara elkarteak, Abarka eta Xamatz dantza taldeekin eta Bergarako Udalaren laguntzaz, euskal dantzen bi ikastaro antolatu ditu: dantza sueltoa eta taldean edo erromerietan egiten diren zenbait dantza ikasiko dira. Adin eta maila guztietako jendeak har dezake parte ikastaroetan.

Espainiako Estatuko Country Musika Elkarteak Iñigo Gallastegiren taldea izendatu du

 Bergara Redneck House Band taldean bateria jotzen du Iñigo Gallastegi, Poti-k. Beste hiru talderekin batera 2005eko Espainiako Estatuko Country Musika talde onenerako izendapena jaso du.

PPko zinegotziak eskatu du osoko bilkurak gazteleraz ere egitea

 Bergara Esan du legeak jasotzen duela osoko bilkurak euskeraz eta gazteleraz egin behar direla eta hori aplikatzea eskatu du. Oraindik ez dute erabaki nola erantzun eskaera horri.

Aratusteetako martitzena da

 Bergara Bat baino gehiago kalean gora eta behera dabil mozorrotuta. Ikusi argazkiak.

Sahararen alde jaialdi polita egin zuten Bergaran

 Bergara Bergarako Labegaraietako kiroldegia Saharako kanpamentu bihurtu zen zapatuan, Bubisher elkartearen eskutik.

Erlaxazio masajea eta capoeira ikastaroak Bergaran

 Bergara Bergarako Udalak 2006ko apirila, maiatza eta ekainerako bi ikastaro antolatu ditu: erlaxazio masajea eta capoeira dantza ikastaroak.

Iñigo Alberdi izango da Euskadiko Orkestra Sinfonikoko zuzendari berria

 Bergara EOSeko Administrazio Kontseiluak onartu zuen atzo, hilak 22, egindako batzarrean Iñigo Alberdi soraluzearra izango dela zuzendari nagusi berria. Orain Eusko Jaurlaritzak, batzordean, berretsi beharko du erabakia. Alberdik German Ormazabalen lekua hartuko du, honek kargua utzi baitu hamar urte eta gero.

Saharar Errepublikaren 30. urteurrena ospatuko dute zapatuan kiroldegian

 Bergara Goizerako eta arratsalderako antolatu dituzte ekitaldiak. Bazkaria ere egingo dute. Azken egunetako uholdeek kanpamenduetan eragindako kalteak direla eta, diru bilketa egiten ari dira, bestalde.

Omenaldia egin zioten Askari

 Bergara Mikel Askasibar Herrerako kartzelan dago, eta hil honetan bete ditu 15 urte espetxeratuta.

'Saturday night fever', Sahararen alde

 Bergara Aratusteei hasiera emanez, Udal Musika Bandak eta Orkestra Sinfonikoak kontzertua eskainiko dute hurrengo egubakoitzean Udal Pilotalekuan, 22:30ean.

Aratusteetarako mozorro lehiaketa antolatu du Bedelkarrek

 Bergara Bergarako dendari eta ostalarien elkarteak herritar denei zuzendutako mozorro lehiaketa antolatu du. Hala, Aratuste egunetako batean irteten den mozorro originalena eta giro onena sortzen duena sarituko dute.

Iñigo Elkoro beste epaiketa batean epaituko dutela erabaki du 18/98 auziko epaimahaiak

 Bergara Hilaren 20an ekingo diote berriz ere "18/98 auziko" epaiketari. Iñigo Elkoro auzipetuak hesteetako gaitz baten ondorioz sendatzeko gutxienez bizpahiru hilabete behar ditu eta, ondorioz, beste epaiketa batean epaitzea erabaki du epaimahaiak.

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak

Memoriak. Mikel Laboaren biografia bat
Mari Sol Bastidak, biografia honen egileak, Mikelekin partekatu zituen lanbidea eta bizi-ibilbidea
Arakistain