Logoa

Aberez eta artisauez beteko dira erdiko kaleak Erramu Zapatuan

 Bergara Zirkulazioan eta aparkalekuetan aldaketak egongo dira bihar, Erramu Zapatua, egun guztian; gaur bertan hustu behar dituzte kale batzuk.

Eskolak euskalduntzearen eta giltzurrun gaixoen aldeko sinadurak batuko dituzte erramu zapatuan

 Bergara Eskolak euskalduntzearen aldeko 1000 sinadura batu gura dituzte Bergaran. Giltzurrun gaixoen elkarteak, sentsibilizazio kanpaina zabaldu gura du.

100etik gora herritarrek hartu dute konpromisoa eskaraz bizitzeko

 Bergara Berba kanpainaren balorazioa egin dute Jardun, EHE eta AEK elkarteek; balorazio baikorra. Bergara euskalduntzen jarraituko dute.

"Giza ordenagailuaren" matematika eragiketak eta izarrak ikusteko aukera eguenean

 Bergara Aranzadi ikastolan Kultur Astea ospatzen ari dira. Bihar, eguena, bi hitzordu antolatu dituzte Ilatargi Astronomia Taldearekin batera: Jaime Garcia matematikari kolonbiarraren hitzaldia eta Ilargia eta Saturnoren eraztunak ikusteko behaketa.

Asier Altunaren "Sarean" film laburra saritu dute Guadalajaran

 Bergara Film laburrik onenari dagokion saria irabazi du Mexikoko Guadalajarako XXI. Nazioarteko Zinemaldian. 7.000 dolarreko saria jaso du.

Eskalada, patinajea eta piraguismoa praktikatzeko aukera dute gazteek

 Bergara Bergarako Udal Kirol Zerbitzuak antolatu ditu ekintzok eta 12 eta 18 urte arteko gazteentzat zuzenduta daude. Apirilean eskalada egingo dute, maiatzean patinajea eta ekainean, berriz, piraguismoa.

Gaztetxoen arteko VI. olinpiadak

 Bergara Jardunek antolatuta, gaztetxoen arteko olinpiadak egingo dituzte maiatzaren 13tik ekainaren 17ra bitartean. Izena emateko epea maiatzaren 5era arte egongo da zabalik. Aurten LHko 4., 5. eta 6. mailan ari direnek parte har dezakete.

Begiraleak behar dituzte udaleku irekietarako

 Bergara Bergarako Udala uztaileko udaleku irekiak antolatzen hasi da. Uztailaren 3tik 21era izango dira udalekuak eta begiraleak behar dituzte egun horietarako.

Taldeek euskaraz egiteko plana abiarazi dute

 Bergara Ume eta gazteekin ekintzak antolatzen dituzten taldeei zuzenduta dago egitasmoa. Lau esparru nagusitan egingo dute lana talde horiek euskararekiko konpromisoa hartzeko: aisian, kulturan, erlijioan eta kirolean

Istripuen simulazioak egingo ditu Arcelorrek segurtasunagatik

 Bergara Arcelorren munduko 700 enpresetan egin dituzte batera segurtasunari buruzko jardunaldiak. Udazkena arte ez dute jakingo Mittal Steel enpresaren eskaintzak langileei zer ondorio ekarriko dien.

Ia 15.000 biztanle zeuden herrian urte hasieran

 Bergara Bergarak 14.868 biztanle zituen urtarrilaren 1ean.

Jaietako zapirako marrazki lehiaketa

 Bergara Jaietan mahoizko zapiak aterako dituzte Jardun euskara elkartekoek. Zapian marrazki bat jarriko dute eta marrazkia aukeratzeko lehiaketa deitu dute.

Automobil enpresa batek Metagra saritu du

 Bergara Egiten dituen autoendako finkagailuen kalitateagatik eman diote saria. 83 langilek dihardute Metagran.

Bergarakoak Mihiluzen lehiakide

 Bergara Iñigo Almorza, Igor Oruesagasti eta Aitor Muruamendiaraz gazteak dira ETBko Mihiluze programara joan direnak. Apirilaren 6an ikusiko ditugu telebistan.

Lanuzteak egingo dituzte asteon IAT-ITVko langileek

 Bergara Bergarako IAT-ITVko langileek ordubeteko bi lanuzte egingo dituzte asteon: hilaren 28an eta 30ean, 11:00etatik 12:00etara, hain justu ere. Lan Hitzarmena negoziatzen dihardute hainbat hilabetez enpresako zuzendaritzarekin –Applus ITV Euskadi– eta akordiora iritsi ez direlako hasiko dituzte mobilizazioak.

Herriko giroa galtzeko arriskuan dagoela ikusten du Bedelkarrek

 Bergara Herriaren beharra zein den jakiteko foro bat egin behar dela uste du. Agintariak ere hasi dira iritzia aldatzen merkatal guneak herritik kanpo zabaltzeari buruz.

Kapea bat ikusteko irteera antolatu dute

 Bergara Martxoaren 25ean egingo dute irteera, Nafarroara. Ganadutegi bat eta kapea bat ikusiko dituzte. Izena aurretik eman behar da.

Krabelin-Aitz alokatu gura dute

 Bergara Errentariak 100 euroko errenta ordainduko dio urtero Udalari, bost urtez; lehiaketa publiko bidez adjudikatuko dute errenta.

Presoen eskubideak bermatzeko talde irekia antolatzen dihardute

 Bergara Herritar talde batek egindako deialdi irekiari jarraiki, 30 bat lagun batu ziren eguenean Bergarako Pol-Pol mendi elkartearen erakusketa aretoan. Euskal presoen egoeraren bueltan batu ziren guztiak, eta asmo argiarekin: presook jasaten duten eskubideen urratzea salatzea eta haiek bermatzeko bideak irekitzea.

Beste supermerkatu bat zabalduko du Eroskik

 Bergara Orni enpresa dagoen tokian zabalduko dute, Leizeaga industrialdean; 1.500 metro koadro izango ditu eta jatekoa bakarrik salduko dute.

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak

Txaketa
Pentsio plana
loreal produktuak
Alfabetatzea eta euskalkiak