Logoa

Bergaran dira Mizpirualdeko auzolandegirako boluntarioak

  Gizartea  Bergara

Bergaran dira Mizpirualdeko auzolandegirako boluntarioak

Bergaran dira dagoeneko datozen bi asteetan Mizpirualdeko auzolandegian parte hartuko duten gazteak. Euskal Herritik eta Espainiako hainbat tokitatik etorritako hamabost gazte dira, eta egoitzako egoiliarrekin dinamizazio lana egitea izango da euren egitekoa. Bederatzigarren edizioa da aurtengoa.

Agorrosin Gaua uztailaren 8an, Oihan Vegaren diskofesta eta guzti

  Gizartea  Bergara

Agorrosin Gaua uztailaren 8an, Oihan Vegaren diskofesta eta guzti

Eguraldiagatik birritan atzeratu behar izan ostean, uztailaren 8an egingo da Agorrosin Gaua. Kanpoko eta barruko igerilekuak zabalik egongo dira 20:30etik 23:30era; eskaintza zabala izango da, bereziki gaztetxoei begira: uretako puzgarriak, ur jolasak, baloi erraldoiak eta Oihan Vega bergararraren diskofesta, besteak beste.

Martxan da Bergarako 2018ko udal egutegirako argazki lehiaketa

  Kultura  Bergara

Martxan da Bergarako 2018ko udal egutegirako argazki lehiaketa

Euskara Batzordeak herritarrak gonbidatu ditu lehiaketan parte har dezaten. Nobedade nagusia da, 2018an udalerriaren sorreraren 750. urteurrena izanik, argazki zaharrak eta berriak parean jarrita edota irudi zahar eta berri banarekin muntaia eginaz, denboraren joana irudikatu gura dela. Parte hartzaileek argazki bikotea bidali beharko dute, irailaren 25a baino lehen.

276.000 euro laguntzetara, alokairurako 30.000 euroko partida tartean

  Gizartea  Bergara

276.000 euro laguntzetara, alokairurako 30.000 euroko partida tartean

Bergarako Udalaren diru-laguntzak bost lerrotan banatu dira: gizarte zerbitzuak, kirola, kultura, ingurumena eta ekonomia-sustapena. Gainera, "lehen aldiz", gazteei etxeko alokairua ordaintzen laguntzeko 30.000 euroko partida bideratu dute.

Jai Batzordea: "Herri bazkariaren eredua hausnartu beharra dago"

  Gizartea  Bergara

Jai Batzordea: "Herri bazkariaren eredua hausnartu beharra dago"

Jaiak igaro eta hilabetera eman du Bergarako Jai Batzordeak Pentekosteetako balorazioaren berri. Besteak beste, aurtengo herri bazkariaren bueltan sortu den ika-mika dela-eta, nabarmendu dute herri bazkarien eredua hausnartu beharra dagoela.

San Martzial erromeria, bikain

  Gizartea  Bergara

Urteko erromeria kutunena ospatzen ari dira, gaur, bergararrak. Gurdiarekin egin dute San Martzialerako igoera. Behin heldutakoan, meza nagusia eta dantza emaldia izan dute. Bapo bazkaldu eta gero, umeendako eta gaztetxoendako jolasekin, herri kirolekin, Laket taldearen erromeriarekin... jarraituko du festak.

San Martzial erromeria

  Gizartea  Bergara

Urteko erromeria kutunena ospatu dute gaurkoan bergararrek. Herriko plazatik txistulari eta idiekin batera egin dute San Martzialerako bidea. Behin iritsita, meza nagusia, dantza emanaldia, jolasak... egitarau zabala dute jai egunaz gozatzeko.

»» Ikusi argazki guztiak (92)

Ekitaldiak 'Eltzikorta'-ren, Usandizagaren, Ugarteren eta Gazteluren askatasuna eskatzeko

  Gizartea  Antzuola  Bergara  Debagoiena  Oñati

Espetxean 20 daramatzaten debagoiendarrak 1997an atxilotu zituzten, Ortega Lara kartzela funtzionarioa bahitzea leporatuta, 2015ean zendu zen Josu Uribeetxeberria arrasatearrarekin batera. Egunotan eurak gogoan izateko ekitaldiak antolatu dituzte euren herrietan, Antzuolan, Oñatin eta Bergaran, hurrenez hurren.

Ikusmin handia piztu du Patxi Larrañagaren liburuak

  Gizartea  Bergara

Txiki geratu da Bergarako udaletxeko osoko bilkuren aretoa Patxi Larrañagaren (Soraluze, 1948) Abizenak, leinuak eta oinetxeak liburuaren aurkezpenean. Larrañagarekin batera, Oñatiko eta Bergarako artxiboko arduradunek, Anaje Narbaizak eta Bergarako alkate Elena Letek hartu dute hitza.

Patxi Larrañagaren liburuaren aurkezpena

  Gizartea  Bergara

Bergarako udaletxeko osoko bilkuren aretoa goraino bete da Patxi Larrañagaren Abizenak, leinuak eta oinetxeak liburuaren aurkezpenean.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Lokatza dela-eta, San Martzialera autorik ez igotzeko eskatu du Bergarako Udalak

  Gizartea  Bergara

Lokatza dela-eta, San Martzialera autorik ez igotzeko eskatu du Bergarako Udalak

Bergarako Udalak jakinarazi duenez, azken orduetako euriak lokatz ugari sortu du San Martzialen eta horregatik herritarrei eskatu die bihar, uztailak 2, egingo den erromeriara igotzeko ez dezatela autoa erabili. Garraio publikoa –Herribus zerbitzua egongo da– erabiltzeko edo oinez igotzeko eskatu dute.

Lartitegi, Martin eta Merino azkarrenak San Martzialgo kronoigoeran

  Kirola  Bergara

Lehenengoz antolatu den San Martzialgo txirrindularitza proban kadeteetan Amaia Lartitegi, junior mailan Sara Martin eta 23 urtetik beherako elite mailan Eider Merino izan dira azkarrenak. 1.300 metroko kronoigoera izan arren, txirrindulariek –bereziki kadeteek– gogotik sufritu dute San Martzialerako malda gogorretan gora.

Gipuzkoako futbol talde onenaren saria Bergara Kirol Elkarteari

  Kirola  Bergara

Gipuzkoako futbol talde onenaren saria Bergara Kirol Elkarteari

Gipuzkoako Futbol Federazioak denboraldiko klub onenaren saria eman dio Bergara Kirol Elkarteari Elgoibarren egindako urteko batzar orokorrean. Sari horrekin BKEren lana goraipatu gura izan du federazioak. "Sari oso garrantzitsua martxan dugun proiektuarekin jarraitzeko. Eskerrak eman gura dizkiegu federazioari eta Gipuzkoako futbol taldeei errekonozimendu honengatik".

Iñaki Ugarteburu: "Egun gehienetan Agorrosingo kanpoko igerilekuak erantzun egokia ematen die herriaren premiei"

  Kirola  Bergara HEMEN DEBAGOIENA

Beroa zela eta bertara joandako jendetzaren ondorioz edukierarekin arazoak izan ziren joan den astean Bergarako Agorrosin guneko kanpoko igerilekuan. Iñaki Ugarteburu Kirol teknikari buruak azaldu du horrelako egoeratan zer nolako neurriak aurreikusten diren, eta baita egungo igerilekua zergatik den den modukoa.

Musika beltza Bergaran nagusituko da

  Kultura  Bergara

Musika beltza Bergaran nagusituko da

Musika beltza herritarren esku izango da Udalari eta Gaztelupeko Hotsak-eri esker. Izan ere, Urtero Espoloian egiten den musika beltzaren zikloa datorren egubakoitzean, uztailaren 7an, hasiko baita.

Gurean; Bergarako turismoa eta merkataritza hauspotzeko aplikazioa

  Ekonomia  Bergara GAURKOAK

Udalak, Bedelkarrek, Tokikomek eta Goienak elkarlanean sortu dute, Foru Aldundiaren laguntzarekin. Beacon teknologia baliatuz herritarrei eta bisitariei informazio praktikoa helarazteko asmoz garatu dute, eta herritarrei deskargatzeko eta probatzeko dei egin diete, denen ekarpenekin aplikazioa eraginkorragoa izateko.

'Euskararen aztarnak Sardinian?' liburuaren aurkezpena

  Kultura  Bergara

'Euskararen aztarnak Sardinian?' liburuaren aurkezpena

Juan Martin Elexpuru bergararraren Euskararen aztarnak Sardinian? liburua aurkeztuko da Donostian uztailaren 3an. Hiriburuko 42. Liburu eta Disko Azokan izango da Elexpuru, Liburutegi Nagusiko San Jeronimo aretoan, 19:30ean.

Auzotar eta herritarren parte-hartzearekin "soluzioak topatu" gura ditu udalak

  Gizartea  Bergara GAURKOAK

Atzo sareetan eta kalean Manipulacion izenburuarekin eta Vecinos de Bolu Anticubierta-k sinatutako testu bat zabaldu zen. Bergarako Udalarentzat testu hura "iraingarria" da eta, horri erantzuna eman nahian, gaur goizean Boluko pilotatekuaren inguruko zehaztasunak eman ditu.

Harrotasuna kalera atera dute

  Gizartea  Bergara

LGTBI+ harrotasun eguna izan zen atzo, ekainak 28, eta Bergarako kaleetan ehunka pertsona batu ziren Debagoieneko Koordinadora Transmarikabollofeministak egindako bailara mailako manifestaziora. Nire identitatea ez dago hanka tartean, transfobiarik ez! lelopean, transexualen kolektiboak pairatzen dituen erasoak salatu eta eurekiko elkartasuna adierazi zuten parte hartzaileek.

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak

Emakume txaketa
Irratia eta altabozak
Zapatilak
Tabakoa
RED´S-XIL produktuak
Ilerako produktuak