Ekintza bereziak izango dira Agorrosinen datozen egunotan

  Kirola  Bergara

Ekintza bereziak izango dira Agorrosinen datozen egunotan

Atzotik hilaren 21era bitartean bainuetxea itxita egongo da, mantenu lanak eta legionellaren aurkako tratamendua egingo dituztelako bertan. 22an irekiko dute atzera ere, goizetik. Bestalde, gaur eta bihar, arratsaldez, umeendako jolasak izango dira igerilekuan, puzgarriekin.

Udalak errenta aitorpena euskaraz egitera animatu ditu herritarrak

  Ekonomia  Bergara

Udalak errenta aitorpena euskaraz egitera animatu ditu herritarrak

Gipuzkoako Ogasunak Bergaran duen bulegoan martxan da dagoeneko, gaurtik, errenta aitorpen mekanizatua egiteko sasoia, eta autolikidazio proposamenak ere bidali dituzte. Internet bidez egiten dutenek ere badute euskaraz egiteko aukera. Iazko kanpainan Bergarako bizilagunen %25ak egin zuen errenta aitorpena euskaraz.

Mini Cup Sitges txapelketan izan dira infantilak

  Kirola  Bergara

Mini Cup Sitges txapelketan izan dira infantilak

Ohorezko eta lehenengo mailako futbol jokalari infantilek osatutako taldea Katalunia aldean izan da, Sitges-eko Mini Cup txapelketan hain zuzen ere. Entzute handiko txapelketan bigarrenez izan da Bergarako futbol talde bat eta oso pozik itzuli dira handik guztiak.

Bergarako San Pedro Parrokiaren kapera zaharberritzen ari dira

  Kultura  Bergara

Bergarako San Pedro Parrokiako kapera zaharberritzen ari dira. Izan ere, bertako Santo Kristo Hilzorikoa Sevillara eraman zutenean, kapera zikin zegoela ikusi zuten eta beraz,  garbiketari ekin diote.

Erramu zapatua, Aste Santuko oporren aurretik

  Kultura  Bergara

Urteko azokarik handiena egin zuten Bergaran zapatuan: artisauak, jakiak, animaliak, txorimalo lehiaketa... Lepo bete zituzten herritarrek Bergarako kaleak.

Joseba Tapia eta Koldo Izagirreren ikuskizuna Olaso Dorrean

  Kultura  Bergara

Joseba Tapia eta Koldo Izagirreren ikuskizuna Olaso Dorrean

Iaz Bartzelonan eskaini zuten Hari Mehe Eta Tinko Hura izeneko ikuskizuna, Telesforo Monzonen bizitza eta idatziak oinarri bezala hartuta, eta apirilaren 27an Bergaran ikusteko aukera izango da.

"Bergarako zaleei asko eskertzen diet halakoetan ematen didaten babesa"

  Kirola  Bergara GAURKOAK

Beñat Rezustak herritarrei eskerrak eman nahi izan dizkie emandako indar eta animoengatik. "Beti esan izan dut oso eskertuta nagoela, asko mugitzen direlako". Horrez gain, bergararra eta Iker Irribarria "oso pozik" azaldu dira, domekan irabazitako txapela eskuan dutela. 

Bergarako Santo Kristo Hilzorikoa ikusgai dago Sevillan

  Kultura  Bergara

Sevillako Santo Angel elizan dago jada Ariznoako San Pedro parrokiakoa Santo Kristo Hilzorikoa. Juan de Mesa eskultore sevillarraren barrokoaren goreneko lana da Bergarakoa eta Kristoren gaineko beste bi artelanekin batera erakutsiko dute hilabetez Sevillan. Bertan bizi den Rudy Abel Caceres bergararrak helarazi dizkigu argazkiak.

»» Ikusi argazki guztiak (8)

Rezusta eta Irribarria txapeldun

  Kirola  Bergara

Beñat Rezusta eta Iker Irribarria dira binakako txapeldun (22-14) berriak. Oinatz Bengoetxea eta Mikel Larunbe izan dituzte aurkari Bilboko Bizkaia frontoian. Ingurukoei eskaini die txapela Rezustak: etxekoei, lagunei eta neska-lagunari. Bergarako frontoian ere ospatu dute herrikidearen garaipena. Txapelketako pilotari onenaren txapela ere Rezustak irabazi du.

Esprintean irabazi du Darthayette-k Labegaraietan

  Kirola  Bergara

Esprintean irabazi du Darthayette-k Labegaraietan

Hamabost bat talde sartu dira aurretik helmugako zuzengunean eta azken pedalkadan Aviron Baionnais taldeko txirrindularia izan da azkarrena, 54. Labegaraieta Sarian. Haren atzetik sartu dira Limousin taldeko Unai Iribar eta Ciclos Iturriagako Imanol Alvarez.

Ziztu bizian pasa da Korrika Bergaratik

  Euskara  Bergara  Debagoiena

Hogei bat minutuko atzerapenarekin sartu da Korrika Debagoienean. Herriko kaleak erritmo bizian zeharkatu dituen arren, jende ugari irten da euskararen lasterketari babesa ematera.

Ormaiztegiri irabazita, maila mantentzeko aukera gehiago ditu Soraluze BKE-k

  Kirola  Bergara

Ormaiztegiri irabazita, maila mantentzeko aukera gehiago ditu Soraluze BKE-k

22-16 irabazi dute bergararrek, eta, orain, hiru talde dituzte atzetik sailkapenean. "Irabazi egin dugu, bai; baina, Haritzak ere bai. Hiru talde ditugu atzetik sailkapenean, eta, zain egon behar dugu oraindik. Dena den, aurrerapauso bat gehiago eman dugu gaur", esan du lehiaren bukaeran Edu Orgaz entrenatzaileak.

Bergarak pausu bat gehiago, Ohorezko Erregional mailara bidean

  Kirola  Bergara

Bergarak pausu bat gehiago, Ohorezko Erregional mailara bidean

Mahoneroek 0-2 irabazi dute Zestoan –Christian Rodriguezek sartu zituen bi golak; bigarrena, 50 metrotik–, eta, Urolak golik gabe berdindu du Beasainen kontra. Emaitza horiek aintzat hartuta, eta liga bukatzeko hiru jardunaldiren faltan, bergararrek, zazpi puntuko aldea dute. Geroz eta gertuago dute igoera.

Erramu Zapatuaz gozatzera atera dira kalera bergararrak

  Gizartea  Bergara

Erramu Zapatuaz gozatzera atera dira kalera bergararrak

Artisauak, janari postuak, herri bazkaria, animaliak, eguzkia... ondo ibiltzeko osagai guztiak izan ditu aurtengo Erramu Zapatuak. Eta jendea ibili da kalean. Asko niki urdina soinean dutela, Leire Martinen alde IGAMek atera dituenak. Txorimalo lehiaketako lelo onena Osintxuko neska-mutikoena izan da: 'Hitz eta pitz, euskaraz hitz egin'

Giro ona egon da Erramu Zapatuko azokan

  Gizartea  Bergara

Ikusteko, entzuteko, jateko, probatzeko edo edateko. Denetariko aukera egon da Bergaran gaur egin den Erramu Zapatuko azokan.

»» Ikusi argazki guztiak (77)

Korrika 20 Debagoienean: Bergara

  Euskara  Bergara

Asko izan dira, etxetik irten eta euskararen alde korrika egin duten bergararrak.

»» Ikusi argazki guztiak (22)

Eskuz binakako pilota finalaren inguruko aurreikuspenak Bergaran

  Kirola  Bergara HEMEN DEBAGOIENA

Apirilaren 9an, domekan, Beñat Rezusta pilotari bergararrak eskuz binakako txapelketako finala jokatuko du, Iker Irribarriarekin batera Bengoetxea-Larunbe bikotearen aurka, Bilboko Bizkaia pilotalekuan.

Futbolari gazte baten bizipenak, lehen pertsonan kontatuta

  Kirola  Bergara

Futbolari gazte baten bizipenak, lehen pertsonan kontatuta

Nahikari Garcia Realeko jokalari urnietarra elkarrizketatu dute Mariaren Lagundiko ikasleek apirilaren 12 emango duten Galdegazte saioan.

Korrika Handia heltzeko gutxi falta dela egin dute Txikia Bergaran

  Euskara  Bergara

Osintxutik (00:27an) sartuko da Korrika Handia laster Bergarara eta arratsaldean kaleak girotu ditu Txikiak. Ika, ika, ika ... hemen dator Korrika!

»» Ikusi argazki guztiak (39)

Aitor Garitano bergararra Munduko Gazte Abesbatzan

  Kultura  Bergara HEMEN DEBAGOIENA

Otsailean egin beharreko frogak gainditu ditu, eta ondorioz, Budapesten uztailean egingo dituzten Munduko Gazte Abesbatzako entseguetan eta kontzertuetan izateko aukera edukiko du Aitor Agiriano 17 urteko tenoreak. Horrez gain, beste hainbat abesbatzatako kide ere bada.

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak