Irudi ikusgarriak utzi ditu Bergarako moto-kros probak

Josu Bilbao Atxutegi 2017ko mai. 21a, 16:01

Euskadiko Txapelketaren barnean sartzen den proba jokatu da gaur, Bergaran. Adin eta maila ezberdineko ia 100 pilotu batu dira zirkuituan, eta ia 600 pertsona batu dira ikuskizuna bertatik bertara jarraitzeko.

Ikusmina sortu du gaur Angiozarren jokatu den Euskadiko Txapelketako probak. Giro eguzkitsuarekin, jende ugari batu da zirkuituko bazter ezberdinetan motorzaleen jauziak eta abilezia gertutik jarraitzeko.

Antolatzaileak "oso pozik" gelditu dira emaitzarekin, aurten "dena ondo joan delako" eta "ikaragarria izan delako". "Guztira ia 600 ikusle batu dira motorzaleak hurbiletik jarraitzera, eta antolakuntza bikaina izan da", azaldu du Asier Blazquezek.

 

Erlazionatuak

Bergarako moto-kros probako irudirik onenak

Josu Bilbao Atxutegi 2017 mai 21 Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak